Borrar
Belarripresten txapak. Maika Salguero
Badator Euskaraldia! eta hirugarren edizioa berrikuntzekin dator

Badator Euskaraldia! eta hirugarren edizioa berrikuntzekin dator

Euskaldunen ahalduntze eskolak eta ariguneak indartzea proposatzen dute, besteak beste

Leire Larrazabal

Miércoles, 21 de septiembre 2022, 18:08

Badator Euskaraldia! Hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da eta antolatzaileak gogotsu datoz, aurreko bi esperientzia baikorren ondoren. Izan ere, 2018an, alegia, estreinako edizioan, euskararen erabilera sustatzeko ariketak bete eta gainditu egin zituen helburuak. Berriz, 2020koa berezi xamarra suertatu zen. Pandemiak bete-betean harrapatu zuen eta oztopo ugari gainditu behar izan zituzten. Hala ere, aurrera atera zen eta maila dezentean.

Aurtengoari hasiera emateko irrikitan daude, beraz, eta astearte honetan Donostian egindako topaketan nabarmendu zutenez, «kalea berreskuratzea, parte-hartzea hedatzea eta bestela heltzen ez garen esparruetara iristea da», helburua. 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean, hirugarren Euskaraldiak aurreko biei eutsiko die. Horrela, aurreko edizioetan bezala, hiritarrak ahobizi edo belarripresten rola hartu ahal izango dute. Bestetik, bigarren edizioan sortu ziren ariguneei bultzada berri bat ematea erabaki da, alegia, denetariko entitateetan euskaraz eroso aritzeko sortu ziren «gune seguruak» indartu egingo dira. Are gehiago, ariguneak eremu berrietara eramatea erdietsi nahi dute.

Hirugarren Euskaraldiak berrikuntzak ere ekarriko ditu. Garrantzitsuenetariko bat euskaldunen ahalduntze eskolak izango dira. Lau eskola pilotu egingo dituzte Donostian, Tolosaldean, Errenterian eta Getxon. Hauek urriaren bukaeran hasiko dira eta hamar bat astez luzatuko dira. Bestetik, gaur egun, internet hain hedatuta egonik, euskarazko hizkuntza praktikak areagotzen laguntzeko 'Zapla!' izeneko plaza digitala ere jaio da.

Euskaraldiaren oihartzuna Euskal Herriko txoko guztietan entzun nahi da. Hori dela eta, Euskaraldiaren gune ibiltaria, hau da, furgoneta, herriz herri ibiliko da. Dagoeneko martxan dago: Arrigorriagan izango da ostegunean, Laudio bisitatuko du ostiralean, Gasteiz eta Amurrion asteburuan... udazken mugitua izango du.

Ahobizi eta belarripresten izena emateko epea irilaren 28an zabalduko da eta egun horretan bertan, Bilbon, ekitaldi nazionala izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Badator Euskaraldia! eta hirugarren edizioa berrikuntzekin dator