Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jueves, 28 de junio 2018, 00:28
Urtean zehar euskararen aldeko hainbat ekimen antolatzen dira, eta horien artean Euskaraldia dugu, 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ekimena hain zuzen. Kontua da 11 egunetan euskaraz bakarrik hitz egitea, edo behintzat, saiatzea. Horrela, egun horiek azaroaren 23tik abenduaren 2ra izango dira. Ekimenean parte hartu nahi ... duenak irailaren 20ra arte izango du izena emateko, eta 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
Euskaraldia Euskal Herria osoan ospatzen da egun horietan, eta, esan bezala, helburua hamaika egunetan euskararen erabilera sustatzea da, baina baita euskaraz hitz egiten dakitenek gehiago erabiltzea ere.
Horretarako, euskararen ezagutza-mailaren arabera, bi motatako parte-hartzaileak bereizten dira: alde batetik, 'Ahobizi' delakoa, ulertzen duenari euskaraz hitz egiten diona, nahiz eta besteak gaztelaniaz erantzun, eta ezezagunei lehen hitzak euskaraz esango dizkiena; bestetik, 'Belarriprest' delakoa, besteei euskaraz hitz egitea eskatzen diena, berak ulertzen duelako. Agian gaztelaniaz erantzuten dute, baina berari euskaraz zuzentzea eskatzen dute.
Aurten, pertsona ezagunen artean, honako hauek eman dute izena, boluntario gisa, euskararen enbaxadore gisa aritzeko: Edurne Parro (Aenkomer), Martin Agirregabiria (Alaves taldeko jokalaria), Karmele Jaio (idazlea), Marina Sagastizabal (mugimendu feministako kidea), Paul Urkijo (zinema-zuzendaria), Askoa Etxebarrieta La Pulga (artista), Gorka Ortiz de Urbina (Zeledoia), Iñaki Garmendia (Ega Master), Itziar Azpeitia (kazetaria), Carlos Villalba (pentsioduna) eta Natasha Rueda (Goian elkartekoa).
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.