baby boom
roberto moso
Domingo, 7 de octubre 2018
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
roberto moso
Domingo, 7 de octubre 2018
Dibortzio prozesu luze eta gogor baten ondorioz, Manuel apartamentu txiki batera joan da bizitzera, Zaragozako hiri zaharrean. Bertan, bakardadeak jota, bere bizitzaren gorabeherei errepaso egingo dio.
Familiaren argazki zaharren laguntzaz, Manuel bere iraganaren puzzlea saiatuko da osatzen. Agertuko diren piezen artean hor daude gurasoekin izandako ... harremanak, maisua izateko oposizioak, irakaskuntzan izandako lana, idazle bihurtzeko erabakia, alkoholarekin izandako harreman toxikoa, maitasuna, aitatasuna, desleialtasuna, banantzea...Gertaera horien inguruan, dekoratu gisa, belaunaldi batentzat oso ezagunak diren bitxikeriak agertzen dira: 'Un, dos, tres, responda otra vez', Seat 600, Gabonetako Loteria, boom turistikoa, udako abestia...
Manuelen egunak noraezean igarotzen dira. Gauez auzoko taberna zaharretan galtzen da non, batzuetan, norabidea galdu duten tipo xelebreekin egiten duen topo. Periko Fernandez boxeolari ohia da horietako bat.
Irakurritakoaren arabera besterik pentsa badaiteke ere, Manuel ez da 'galtzaile' bat. Haren eleberriak oso kritika onak eta sari ugari jaso ostean, Madrilgo literatur ospakizunik garrantzitsuenetara gonbidatzen dute.
Ospitalean gatibu egonik jaso ditudan liburuen artean Manuel Vilasen 'Ordesa' izenekoa izan dut gustukoen. Azken bolada honetan horrenbestetan erabiltzen den 'autofikzioan' koka daiteke. Ustez, idazlea erantzi egiten da irakurlearen aurrean bere bizitza eta gogoeta sakonak azaltzeko, baina hori bai, argi utzi gabe zer den fikzioa eta zer ez. Eleberriak ere frankismoaren azken hamarkadak ditu idazgai, nahiz, kasu honetan, nostalgia baino, berrikuste kritikoa duen ardatz.
Inongo belaunaldiri ez zaio zahartzarora nola heldu irakasten, baina gurea, 1960ko hamarkadakoa, gaztetasunaren goraipamenekoa izan zen.
Erretirora pasatzen hasi direnean eta pentsioen etorkizuna sekula ez bezala kolokan jartzen ari denean, nostalgiarako garaiak hasi omen dira 'baby boom' izenekoaren seme-alabentzat. 1960ko eta 70eko hamarkadetako ikonoak erpizten ari dira nonahi. 'Curro Jimenez', 'La Casa de la Pradera', 'Heidi' eta gainerako izen mitikoak berriro daude Espainiako telebista publikoan non 'Cachitos de Cromo y Plomo' eta garai horiek gogoratzeko ikusgai diren gainerako saioek ikusle-kopuru apartak lortzen dituzten.
EGBri eskainitako liturgiak webgunetik musika jaialdietara pasatu dira, milaka liburu saldu eta etekin interesgarriak lortu ostean. Gurean ere nabaria da joera hori.
Zinemaldian estreinatutako euskal filmen artean Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' eta Victor Cabacoren 'Vitoria Tres de Marzo' lanek ere, besteak beste, atzera begiratzera gonbidatzen gaituzte.
Orain badakigu Beatles eta Rollingak ere -bidean geratu ez direnak behintzat- zahartu daitezkeela. Orain badakigu, baita ere, punk mugimenduak oihukatzen zuenari kontra eginez, etorkizunik badagoela eta bertan bizitzera kondenaturik gaudela.
Gure planeta zaharra lehertu arte ez da '0 urterik' izango, eta iragana, Her filmean Scarlett Johanssonen ahotsak esaten duen moduan, «geure buruari kontatzen diogun kontu bat besterik ez da».
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.