Borrar
Stanley Kubrick. E.C.
Stanley Kubrick zinemagilearen ekoizpen guztiak euskarazko azpitituluekin ikusi nahi?

Stanley Kubrick zinemagilearen ekoizpen guztiak euskarazko azpitituluekin ikusi nahi?

Azpitituluak.eus atarian Stanley Kubrickek 1953tik 1999ra jorratutako hamahiru film luze daude ikus-entzule euskaldunen eskura

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 5 de febrero 2021, 21:48

Azpitituluak.eus atarian Stanley Kubrick zinemagilearen ekoizpen guztiak euskarazko azpitituluekin daude ikusgai. Izan ere, Joxe Aranzabalek zuzendari estatubatuarraren maisulanak atondu ditu urritik egunera bitarte, lehenagotik euskarara itzulita zeuden azpidatziak berrikusiz eta baita euskaraz ez zeuden filmetako azpitituluak landuz.

Bertan, Stanley Kubrickek 1953tik 1999ra jorratutako hamahiru lan daude ikus-entzule euskaldunen eskura, hala nola, 'Fear and Desire' (1953), 'Killer's Kiss' (1955), 'The Killing' (1956), 'Paths of Glory' (1957), 'Spartacus' (1960), 'Lolita' (1962), 'Dr. Strangelove' (1964), '2001: A Space Odissey' (1968), 'A Clockwork Orange' (1971), 'Barry Lyndon' (1975), 'The Shining' (1980), 'Full Metal Jacket' (1987) eta 'Eyes Wide Shut' (1999).

Egun arte Kubricken bost film luze zeuden euskaratuta, horietako bi Joxe Aranzabal berak euskaratuak zirenak, 'The Shining' eta 'Paths of Glory'. Hortaz, bi horiek berrikusi eta beste zortzi euskaratzea erabaki zuen Aranzabalek.

Aranzabalek bere koinatua den Jabier Larrañagaren laguntza izan du ekoizpenak euskaratzeko. 2013. urtean hasi zen Aranzabal ikus-entzunezko ezberdinen azpidatziak euskaratzen eta azpitituluak.eus webgunera igotzen.

Azpitituluak.eus Luistxo Fernandezek 2008. urtean sortutako eta nazioarteko filmen euskarazko azpidatziak eskaintzen dituen webgunea da. Egun arte orotara 1.368 film luze eta 48 telesail daude euskaratuta plataforma honetan, 2016. urtean 700 azpititulu baino gehiago zintzilikatu zituztelarik. Bertan boluntarioek azpitutuluak.eus webgunera espresuki egindako azpidatziez gain, Open Data Euskadi eta Filmazpit proiektu publikoetarako itzultzaile profesionalek soldatapean egindakoak ere aurki daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Stanley Kubrick zinemagilearen ekoizpen guztiak euskarazko azpitituluekin ikusi nahi?