Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodriguez-Miñambres
Viernes, 8 de septiembre 2023
Nerea Baldak aurten bigarren nobela aurkeztu du, 2022an Ramiro Pinilla Eleberri Laburren V. Saria jaso ondoren. Aipatu beharra dago bi aldiz eskuratu duela sari hori, 2018an ere irabazle izan baitzen.
Istorioaren abiapuntua Selvak autobusean topatzen duen liburua da. Alearen oharretan Andreurena dela ohartzen da, gaztetako laguna. Hortik aurrera orainaldi eta lehenaldiaren arteko jauziak garatzen dira, pertsonaien ezbaiak eta itxaropenak azalarazten dituztenak.
Azpimarrek metaforaren funtzioa dute, egileak bizitzan garrantzitsua dena eta ez denaz hausnartzeko, hartzen diren erabakien pisuaz -zertan oinarrituta- edo tupustean itzultzen den iraganaren indarraz -betiko lurperatuta zeudela uste ziren sentimenduak-.
'Azpimarrak'
Nerea Balda Sanjuan Erein. Donostia. 144 or. 2023. 18 euro.
Nahiz eta emakumezko protagonista dugun, egiturari dagokionez, narratzaile orojakileak Selvaren eta Andreuren ahotsak txandakatzen ditu hogeita zortzi kapitulu laburretan eta epilogo batez osaturik. Antzeko teknika baliatu zuen idazleak estreinako eleberrian, baina oraingoan mehetu egin du polifonia, bi pertsonaien ahotsak kontrajarriz ertz guztiak adieraztearren.
Ama izateko desioan gotorturik bizi da Selva; betidanik izan du argi baina badirudi amatasunaren ideia erakargarriago suertatzen zaiola horren gauzapena baino -harreman esporadikoak ditu Oriolekin, baina ez du hura umearen aita izaterik nahi-. Amatasunaren gaiaren ildotik, bestelakoak agertzen dira horrekin uztartuak, esate baterako, nolako harremanak ezartzen diren familietan, bikoteetan -maitasunezkoak edo- eta bakardadeari ihes egiteko nahia.
Bestalde, Baldak Euskal Herritik kanpo kokatu du istorioa, Katalunian, eta detaileak modu txukunean zaindu ditu (katalanezko poemak, hitz solteak). Erraz irakurtzen da eleberria eta ongi idatzita dago: alabaina, irakurleari zalantza geratzen zaio espazioaren hautaketa horretan azaleko giropena ez ote den.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.