Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 27 de noviembre 2022, 12:42
Azpeitian ospatuko da urtarrilaren 28an 2023ko Bertso Eguna. Izan ere, koronabirusaren pandemia aurretik izan ohi zen bezala, egun osoko plana gauzatuko dute. Laster aurreratuko dira egitasmo honen inguruko xehetasun gehiago, ohiko hitzordua prestatzeari ekin baitio Bertsozale Elkarteak. 2018. urtetik ibiltaria dugu Bertso Eguna, urtero aldatzen delarik kokalekuz. Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren babesa jasoko du Bertsozale Elkarteak egitasmoa atontzerako orduan.
Egun osoko plana atonduko dute Azpeitian (Gipuzkoa). 11:30ean abiatuko da, eta kalez kaleko poteoa egingo dute, libreko bertso saio irekiekin batera tartekatuko delarik. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak izango dira udalerriko zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra edota Txalintxo elkarteetan, besteak beste.
Era berean, gustu guztiak asetzeko helburuarekin, mota ezberdinetako bertso saioak landuko dituzte elkarte bakoitzean, hala nola, saio libreak, bertso saio musikatuak, baita gaiekin eta bertso jarriekin osatutakoak ere. Arratsaldean beste poteo bat ere gauzatuko dute herrian barrena, iluntzeko bederatzietan afaria eskainiko dutelarik Elikagunean. Afalostean, berriz, bertso ekitaldia burutuko dute Azpeitiako Elikagunean bertan.
Aurrerago eskainiko du Bertsozale Elkarteak eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren nondik-norakoen inguruko informazio gehiago, baita bertsolarien izenak ere. Urte amaiera baino lehen jarriko dituzte salgai Bertso Eguneko saio hauetarako sarrerak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.