Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Abenduaren hasierakoen artean Durangoko Azoka nabarmentzen da urtero. 53.ez dator, euskarazko liburu eta diskagintza sektoreen osasuna neurtzeko eta euskaltzaleen topagune izateko. Landako Gunea besterik bisitatu ez dutenak ez dira jabetuko, agian, egungora heltzeko zenbat lan egin eta neke jasan behar izan den. Euskarak sekulako pizkundea izan duelako azken lau hamarkadotan, baina lehenago itzalak eta gabeziak zirelako nagusi. Askoz jende gutxiago hurbiltzen zen orduan Azokara, hizkuntzaren aldeko eragileak bakarren batzuk baino ez ziren eta euskarazko hezkuntza guraso prestu eta ikasle bila zebilen.
Oso onerako egin dugu aurrera, eta Azoka bada guzti horren termometroa. Euskaraldiak agerian jarri duenez, hiztunak dira euskarak premiazkoen dituenak. Dakitenek gehiago erabiltzea da abiapuntuko erronka. Eta, jakina, euskaraz landutako kultura-produktuak areago kontsumitzea. Hor badagoelako gehiegizko tartea, hiztun eta kontsumitzaile potentzialen eta errealen artekoa. Zerbaitek egiten du huts, giroak batik bat. Praktikan euskaraz bizi ahal izateko ohikoan hamaikatxo oztopo dagoelako, euskararen aldeko apustua ez delako bene-benetan funtsezko hamaikatxo arlotara heldu.
Aniztasunak, mestizaiak, kanpora ere begiratzeak on egiten dio hizkuntzari, erakargarriago eta bilguneago eginez. Aberaste horrek bestelako jauziak ahalbidetu ditzake, hainbat hutsune estaltzen lagundu. Kultura mailako zein bestelako ekoizpenak horri begiratu behar lioke gero eta gehiago, gehiegizko endogamia kaltegarria baita beti. Ez dago euskaltzale eta hiztun eredu bakarrik. Askotarikoak dira, eta are askotarikoagoak behar lukete. Azokan gero eta jende gehiago biltzea bada horren nolabaiteko seinale, euskararen mundua zorionez alde guztietara begira hazten ari denarena.
Durangoko Azoka urte osora eramateak zeharo lagunduko lioke euskarari. Bertan erositako produktu jakin horri beste hainbat gehitzea, sinergiaz eta gogoz betetako hango giroa ohikotzea, han aldarrikatutako apustuetako asko gauzatu arte elkarlanean jardutea. Ekitaldi puntualak franko ditugulako, gure nortasuna eta euskararekiko konpromisoa modu handiosoan adieraztekoak, baina errutinazko egintzetan ez gabiltzalako fin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.