Borrar
Azkuna Zentroak Pier Paolo Pasoliniren film esanguratsuenak eskainiko ditu ziklo batean

Azkuna Zentroak Pier Paolo Pasoliniren film esanguratsuenak eskainiko ditu ziklo batean

'Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina' izenburuko zikloa antolatuko du urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra bitarte

Zurekin

Jueves, 7 de enero 2021, 00:10

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Azkuna Zentroaren Zinematekak 'Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina' izenburuko zikloa antolatuko du urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra bitarte, asteazken eta ostegunetan. Zinemagile italiarraren film esanguratsuenetako batzuk eskainiko dituen saio monografikoa izango da.

'Zinemaren historiako 50 harribitxi' zikloa amaitu ondoren, Azkuna Zentroko Zinematekak egile sorkuntzetan jarriko du arreta berriro, zinemaren historiako zuzendari handien filmografiaren hautaketa baten bidez.

Azkuna Zentroaren hamar urteotan, Zinematekak zinemagile handien atzera begirako saioak antolatu ditu, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Samuel Fuller, Michelangelo Antonioni, Buster Keaton, Dorothy Arzner, Theo Angelopoulos, Juan Antonio Bardem, John Huston, Charles Chaplin eta Christine Vacho egileenak, eta 60.000 pertsona baino gehiago bildu.

Bada, Pier Paolo Pasoliniri eskainitako zikloa izango da hurrengoa, XX. mendeko bigarren erdiko zinemagile eta poeta garrantzitsuenetako bat baita. Ziklo monografikoa urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra antolatu da, eta zinemagile italiarraren ekoizpen zinematografiko zabaleko lan ospetsuenetako batzuk eskainiko ditu, 35 mm-tan proiektatuta.

Hain zuzen, 'Accatone', 'Il Vangelo secondo Matteo', 'Uccellacci e uccellini', 'Edipo re', 'Teorema', 'Medea', 'Il Decameron', 'I racconti di Canterbury', 'Il fiore delle mille e una notte' eta 'Salò o le 120 giornate di Sodoma' filmak izango dira ikusgai. Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute (4 euro Az txartelarekin).

Gainera, Zinematekaren programazioa Mediateka BBKra zabaldu da, eta Pier Paolo Pasoliniren lanari buruzko filmak eta liburuak kontsultatu eta maileguan har daitezke bertan. 'Mamma Roma', 'Porcile' eta 'Ostia' filmak daude eskuragarri bertan, bai eta hainbat zinemagileari buruzko hainbat liburu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Azkuna Zentroak Pier Paolo Pasoliniren film esanguratsuenak eskainiko ditu ziklo batean