Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 24 de agosto 2024, 00:26
Marijaiak, zoritxarrez, laster agur esan behar digu. Bai, 2024ko Aste Nagusiak eman beharrekoak eman ditu... tira, azken txanpako proposamenekin primeran gozatu behar dugu. Horietako bat, igandean bertan, izango dugu: Txistularien Alardea, Plaza Barrian, 13.00etatik aurrera. Bilboko jaietako musika hitzordurik paregabe eta handienetako bat bihurtu da.
Festazaleen indarrak dagoeneko agortuta egongo diren arren, eutsi goiari! Goazen azaltzera. Bertan Euskadi osotik eta, bereziki, Bizkaitik etorritako 80 bat txistulari arituko dira. Beraiekin batera San Anton Abesbatza, Metal boskotea, Iñar Sastre teklatuan, Iñigo Eskubi gitarran, Gorka Eskauriza baxuan, Ander Zulaika baterian, Martin Ariztimuño gaitan eta Roberto Etxebarria trikitixan arituko dira. Guztiak ere, azken bi urteotan bezala, Txaber Fernández zuzendari bilbotarraren aginduetara. Hala, txistuko eta euskal tradizioko hainbat abesti entzun ahalko dira. Eta beste batzuk kontzertu honetarako apropos sortuak.
Dantzariak ere ez dira faltako, beren trebetasun, maisutasun eta profesionaltasunarekin kontzertuari kolore eta indarra emateaz arduratuko dira Oinkari dantza taldekoak. Bestelako dantzak ere izango ditugu. Horrela, Kilimak taldekoak ere hantxe izango ditugu. Beraien eskutik runba doinu dantzagarriak gailenduko dira: 'Kontakatilu', 'Aske maite' eta 'Gatza', besteak beste. Bada, Kilimaren runbak entzun eta ikusi ondoren festa dator, seguru. Azken eguna izan arren, ondo aprobetxatu behar da eta geratzen zaizkigun indar apurrak azkeneraino agortu. Animo! Datorren urtean ere hemen izango dugu Marijaia ate joka...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.