Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
irati alonso
Jueves, 24 de marzo 2022
Espresatu ahal izateko espazio ireki bat ematen dio dantzak Amaia Elizaran tolosarrari. Txikitatik du gustoko eta artista izateko formazioa hasi zuen Ekintza ikastolan. 2018an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker, Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemman hasi zen, dantza garaikide espezialitatean graduatu zela. Hainbat koreografo famatuekin lan egiteko aukera izan du eta bidean konpainia propioa sortu du bere izenpean. «Egia esan ez nuen erabakirik hartu. Hainbat proiektutan murgilduta egon ondoren lan gabe gelditu nintzen eta nere lehenengo pieza sortu nuen, 'RAW'. Zazpi urte pasa dira… eta sei pieza. Pasioz sortutako lanak lanbide bihurtzea, amets bat!», aitortzen du gazteak.
'Arima' du izena sortu duen azken lanak, Basauriko Social Antzokian aurkeztuko duena larunbatean Liam Ó Maonlaí musikariarekin batera. «Azaletik funtsezkora doan bidaia da. Irudi eta pasarte kementsuak eszena lasaiagoekin tartekatzen duen lana», azaltzen du zuzeneko musika duen dantza garaikideko piezaren inguruan.
Konpainian aurretik egindako lanekin konparatuz, desberdina da 'Arima'. 'MAR'-en esaterako, pieza osoa milimetrora lotuta dago eta bi dantzari dira. «Oraingoan aske sentitzen naiz. Gehien disfrutatzen dudan pieza da hau», azpimarratzen du dantzariak. «Lan itxiena izanik irekiena da. Hau da, nahiz eta estruktura oso argi bat izan biok inprobisatu egiten dugu, beraz, emanaldi bakoitza ezberdina da».
Bat-batekotasuna da hain zuzen emanaldiaren gakoetako bat. «Bion lan egiteko modua berdina da. Inprobisaziotik hasten gara eta gauzak idatzi edo koreografiatzea pilo bat kostatzen zaigu. Beraz eroso sentitzen gara eta gainera erraz ulertzen gara».
emanaldia
Gutxinaka lantzen den atala dela nabarmentzen du: «Orduak, egunak, asteak... pasa ditugu inprobisatzen. Normalean musikatik hasten gara, soinuak mugimendu edo gorputzaren estado batetara eramaten nau. Zerbait interesgarria aurkitzen detenean Liam hor gelditzen da neri denbora eman eta pauta hori lantzeko. Eta bera mugimenduei begira, musika moldatzen joaten da. Azkenean elkarrizketa bat da». Lana «zorrotzagoa» egiten duena. «Ez da play eman eta bagoaz, beste bat egitera. Gure kontzentrazioa eta fokua %100ean egin behar dira emanaldi guztietan. Beraz, momentu horretan sortzen den magia hori, egun horretako publikoarekin bakarrik eratzen da. Arima bakoitza bakarra da».
Modu honen bitartez, emozioek pisu handiagoa hartzen dute. «Teknika egon behar du. Dantzari bezala gorputzarekin nahi dudan egin ahal izateko eta ez lesionatzeko. Baina nire iritziz teknika bigarren planoan gelditzen da emozioa benetazkoa bada», adierazten du Elizaranek. «Teknikak ikusle bezala aspertzen nau, eta interprete bezala ere bai», dio.
inprobisazioa
Musikak garrantzia handia du ikuskizun honetan, Liam Ó Maonlaí artista irlandarraren eskutik. Hothouse Flowers taldeko liderrak hainbat tresna jotzen ditu, hala nola, arpa zeltiarra, pianoa eta flauta berezi bat. Ahotsa ere jartzen du. «Bere musika eta presentzia izugarri da. Ibilbide luzea du eta ohore bat da berarekin batera lan egitea», azaltzen du Elizaranek. «Klima paregabeak sortzen ditu, oso bereziak. Nik ez nuke bera zuzenean ikusteko aukera galduko!», aldarrikatzen du dantzariak.
Non Social Antzokia
Noiz Martxoak 26 - 20.00etan
Sarrerak 12 euro
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.