Juan Baustista Uriarte kalea, Galdakaon. Maika Salguero

Auzotik Galdakao proiektuaren eremuetako kontseiluak osatzeko izen ematea zabalik

Datozen asteetan eratuko dira parte hartzerako lan taldeak Galdakaoko landa eremuetan, Bengoetxe eta Zuhatzu aldean, Kurtzea inguruan, eta Berezikoetxe eta Zabalea aldean. Interesdunak urtarrilaren 31ra arte apuntatu daiteke

Zurekin

Jueves, 23 de enero 2025

Auzotik Galdakao proiektuaren eremuetako kontseiluak osatzeko izen ematea zabalik egongo da urtarrilaren 31ra arte. Udalak 2023an abiatu zuen herriko auzoen garapen integrala eta orekatua bultzatzen duen egitasmo hau. Horren bidez, herritarrek eta Udalak elkarlanean identifikatzen dituzte beharrak eta proiektuak lantzen dituzte eredu berritzaile batean oinarrituz.

Publicidad

Lehenengoz, 1 eta 2 eremuetan abiatu zen egitasmoa (Aperribai eta Urreta inguruetan) bi proiektu piloturen bidez. Horietan 2024ko martxoan sortu ziren lehen lurralde kontseiluak. Eta, orain, gainontzeko eremuetako lan taldeak osatzeko momentua dela nabarmendu dute udaletik. Izan ere, proiektua herri osora zabaldu zen pasa den urtearen amaieran, definitutako 3, 4, 5 eta 6 eremuen bidez. Abenduko osoko bilkuran, haien lurralde kontseiluen eraketa onartu zen. Talde horiek eratuko dira, beraz orain, honako guneetan: 3. eremua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri; 4. eremua: Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi; 5. eremua: Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane, eta 6. eremua: Berezikoetxe eta Zabalea.

Kontseiluek herritar zein gizarte eragileen eta Udalaren arteko elkarrizketarako eta auzoak hobetzeko proposamenen inguruan lan egiteko espazio egonkorrak dira. Beraz, zeregin garrantzitsua izango dute Auzotik Galdakao proiektuaren barruan. Lan talde horiek ordezkaritza instituzionala (politikoa eta teknikoa) eta interesa agertzen duten herritar eta erakundeen ordezkaritza izango dute.

Hori dela eta, esan bezala, urtarrilaren 31ra arte epea ireki da pertsona eta erakunde interesdunek parte hartzeko eskaera egin dezaten erabaki galdakao.eus plataforman eskuragarri dagoen formularioa betez. Nahiago duenak Parte hartze eta Gardentasun Arloarekin harremanetan jartzeko aukera izango du 688 830 479 zenbakian, eta eskabideak ere bidali ahal izango dirazenbaki horretara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad