Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
El Correo
Martes, 7 de mayo 2019, 23:16
Auzolandegiak programak gazte boluntarioen zortzi auzolandegi eskainiko ditu udan Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen du programa eta Lekeitio, Sopuerta, Zamudio, Lemoa, Agurain, Arraia-Maeztu, Gaubea eta Bergaran egingo dira auzolandegiak.
Interesdunek jakin behar dute hamabost eguneko txandetan banatuko direla auzolandegi hauek. Guztiak, Lekeitiokoa izan ezik, honek 15na eguneko bi txanda izango dela azaldu baitute arduradunek. Parte hartzaileek hainbat jarduera izango dituzte eskura, besteak beste, bidegorri bat gaitzea Sopuertan, Lekeitio eta Bergarako egoitzetan hirugarren adineko pertsonak dinamizatzea, lubakiak eta memoria berreskuratzea Lemoan, ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea Zamudion, hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia indusketa egitea Maeztun eta Villamordoneseko eremua egokitzea Gaubean.
Lemoa, Agurain eta Gaubeako auzolandegiak nazioarte eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte, erreferentziazko hizkuntza ingelesa izanik. Gainerako auzolandegietan Estatuko autonomia erkidego batzuetako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.
Babes handia izan du Euskadin aurten gazte boluntarioen Auzolandegiak programak. Horrela, 554 euskal gaztek izena eman dute aurretik parte hartu ahal izateko, epea amaitzean. Azkenean programan parte hartuko duten gazteek Estatuko autonomia erkidegoetako edo Europako beste herrialde batzuetako auzolandegietan lan egin ahalko dute, beste urte batzuetan bezala. Plazen trukean, autonomia erkidegoetako 100 gaztek eta atzerriko 50 gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusi da.
Horrela, 2019an plazak eskainiko dira autonomia erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako. Atzerrian, honako herrialde hauetan daude auzolandegiak: Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India, Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkia.
Programaren arduradunek gogorarazi dutenaren arabera, auzolandengien bidez zenbait balio sustatzen dira, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kulturen arteko ikaskuntza... Bilatzen den helburua da hainbat jatorri eta kulturetako gazteen artean kultur trukea eta bizikidetza bultzatzea, eta, horretarako, auzolandegiaren harrera leku den erkidegoaren ondasunean eragina izango duen boluntariotzaren lana garatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.