UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 10 de junio 2022, 23:08
Australiako uretan nazioarteko landarerik handiena antzeman dute. Izan ere, Australiako zientzialari talde batek 180 kilometro koadrotan zehar hedatzen den 'Posidonia australis' espeziaren ale bat aurkitu du, gutxienez 4.500 urteko antzinatasuna aurkezten duena. 'Zinta belarra' ere deitua, Australia hegoaldeko uretan dagoen itsas belar moduko bat da. Procedings of the Royal Society B. aldizkari zientifiko esanguratsuan eman dute ezagutzera azterketa.
Publicidad
Landare honek ozeanoen biodibertsitaterako oso garrantzitsuak diren zelai zabalak sortzen ditu. Kolore berde distiratsuko hostoak aurkeztu ohi ditu, 80 zentimetro baino gehiagoko luzera aurkeztu dezaketenak, honen biomasaren % 90 bere sustraietan koka daitekeelarik.
'Posidonia Australis' kostaldeko lakuetan, ur babestuetan nahiz sakonera txikiko belardi handietan aurki daiteke. Australiako hegoaldean hedatzen da batez ere, Gales Berria eta Victoria estatutako kostaldean barrena. Nahiz eta bere existentziaz jakin, egun bitarte zientzialariek ez zekiten larreak sortzen dituen landare hau planetako izaki bizidun handiena izan zitekeenik, baita egun arte ezagutzen den izaki zaharrenetako bat izan ere.
Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko ikertzaileek adierazi dutenez, Shark Bayn antzeman dute, Mendebaldeko Australian, 180 kilometro karratuko baino luzera handiagoa aurkezten duelarik. Gainera, Shark Bayko baldintzak, izugarri gogorrak dira landare batentzat, beste ur esparru batzuek baino bi aldiz gazitasun handiagoa aurkezten baitu, eta 15º eta 30º arteko tenperatura-tarteak sufritu ere.
Jane Edgeloe ikerketaren egile eta Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko ikasleak nabarmendu duenez, Shar Bayn 180 kilometro karratu baino gehiagoko azaleran hedatutako landare hauxe lurrean gaur egun bitarte ezagutzen den landarerik handiena bihurtzen du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.