Ash (errauts) izena jarri diote espezie horren kume berriari. Reptile Park

Australiako suteen ondorengo lehendabiziko koala jaio da

Australiako suteek milaka animaliaren heriotza eragin zuten, baina naturak bere bidea egin du berriz ere

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 3 de junio 2020, 21:09

Australiako suteen ondorengo lehendabiziko koala jaio da. Ash (errauts) izena jarri diote espezie horren kume berriari. Australiako suteek milaka animaliaren heriotza eragin zuten, baina naturak bere bidea egin du berriz ere. Zortea lagun, herrialde horretako ikur esanguratsuena den espezieak kume berri bat du euren artean.

Publicidad

Ash kumea Australiako Reptile Park zooan jaio da. Albistearen berri, Dan Rumsey, bertako zaintzaileak eman zuen zooko sare sozialen bitartez. Urte hasieran Australian abiarazitako suteek 12,6 hektarea baino gehiago kiskali zituzten eta 33 pertsonek galdu zuten bizitza bertan. Horrez gain, mila milioi animalia ere hil ziren. Koalen espeziea kaltetuenetakoa izan zen. Suteek herrialde horretako koalen kopurua %30 txikiagotu zuen, 5.000 inguru.

Halaber, koalaren biziraupenerako ezinbestekoak diren eukalipto basoak gero eta eskasagoak dira. Martsupial espezie horrek egunero kilo bat eukalipto hosto inguru jaten ditu. 600 espezie eukalipto inguru daude munduan. Egun, Australiako zuhaitz horiek 350 hektarea inguruko azalera okupatzen dute.

20 ordu egiten dute lo

Koalen urritasuna egun tragedia nazional bat bihurtu da, martsupial horien populazioa gero eta txikiagoa baita. Gehiengoa deshidratatuta edota gosez hillzen dira. Azken finean, eukaliptoak euren elikagai iturri nagusia dira.

Koala Australia hegoaldeko eta ekialdeko kostaldean bizi den martsupial belarjale eta zuhaiztarra da. Bere bizitzaren denbora gehiena zuhaitzen goialdean igarotzen du, eta beste zuhaitz batera pasatzeko bakarrik jaisten da. Arrek 12 kg inguru pisa dezakete, emeek, aldiz, 8 kg inguru.

Publicidad

Energia aurrezteko asmoz, egunean 20 ordu egiten dute lo. Koala emeek urtean kume bakarra izaten dute. Jaio eta berehala joaten da amak aurreko aldean duen poltsa martsupialera. Bertan sei hilabetez ugatzetatik ateratzen den esne antzeko likido batez elikatzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad