Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 30 de julio 2020, 23:31
Australiako aurtengo urteko suteen ondorioz, 3.000 milioi animalia zendu, gaixotu eta lekualdatu ziren. Herrialdeko hainbat zientzialarik nabarmendu dutenez, historia modernoan sekula eman den hondamendi lazgarrienetakoa da hau. Azterketa honen datuak ANF agentziak eman ditu ezagutzera.
The Guardian hedabide britainiarrak batu duenez, orotara 143 milioi ugaztun, 180 milioi hegazti, 51 milioi igel eta 2.500 milioi narrasti kaltetu ziren kontinente osoa kiskali zuten suteengatik. Garrek eta beroak ez zituen berehala animalia guzti horiek hil, baina, horren ondoren etorri diren goseteak, deshidratazioak eta animalia basatien harraparitza furtiboak ez zien edonolako mesederik egin.
Australiako hamar ikertzaileren lana ardatz duen txosten batek aditzera eman duenez, hildako animaliak mila milioi inguru izan dira. Azterketa horretan herrialde horretako hiru unibertsitateko zientifikoek esku hartu dute, hala nola, Newcastleko Unibertsitateko, Charles Sturt Unibertsitateko eta Birdlife Australiako zientzialariek.
Aipatu bezala, Naturaren Mundu Funtsak aitortu duenez, hondamendia faunaren historioa garaikidean eman den latzenetakoa izan da. Izan ere, sute ikaragarriak Australiako estatu guztietara hedatu ziren pasa den udan, landarerdi guztia kiskaliz, eta, 33 pertsonaren bizitzarekin amaituz. Orotara, 11,46 milioi hektareari eragin diete suteek, Uruguai herrialdearen tamainako eremuari, alegia. Hondamendia pasa den urteko irailean hasi eta aurtengo otsaila arte luzatu da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.