Suteetan produzitutako aerosolek milaka kilometro egin ditzakete. 314949231

Australian 2019an eta 2020an izandako sute etengabeek Ozeano Artikoan algak ugaritzea eragin dute

Suteok sortzen dituzten aerosolek milaka kilometro egin ditzakete, eta, baita itsasoa ongarritu ere, algen loratzea ahalbidetuaz

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 21 de septiembre 2021, 21:25

2019ko urritik 2020ko otsailera bitarte Australian izandako sute etengabeek Ozeano Artikoan algak ugaritzea eragin dute. Izan ere, Nature zientzia aldizkari ospetsuan kaleratutako azterketa batek dioenaren arabera, suteetan produzitutako aerosolek milaka kilometro egin ditzakete haizeraren mugimenduen harira, baita itsasoa ongarritu ere. Efektu honen ondorioz, algen loratzeak gertatu daitezke, Ozeano Artikoan pasa den urtean gertatu zen bezalaxe, alegia.

Publicidad

Ikertzaile ezberdinak hainbat teknikaz eta erremintaz baliatu dira Australiako baso-suteetatik burdinazko aerosol pirogenikoen hedapena segitu eta sortutako algen hazkundearen nondik-norakoak neurtzeko, hala nola, satelite-behaketak, itsas roboten neurketak, garraio atmosferikoaren ereduak edota kimika atmosferikoaren datuak.

Zientzialariek diotenez, algek suteek askatutako CO2-a xurgatu zuten, fotosintesia egitea ahalbidetuz, baita suteok kliman izandako eragin negatiboa txikitu ere. Dena den, aztertzaileek ezin izan dute zehatz mehatz jakin algek xurgatutako CO2-tik zenbat geratu den ozeanoaren hondoan eta zenbat iritsi den atmosferara.

Aerosola, aerosol atmosferikoa izenarekin ezaguna ere dena, atmosferan une eta esparru jakin batean agertzen diren gasen eta materia partikulatuaren multzoaren uztarketari egiten dio erreferentzia. Solido nahiz likido fasean topatu daitezke eta tamaina ugaritakoak izan ahal dira. Partikulok errekuntza prozesuetako errautsen partikuletatik eratorritakoak, jatorri fotokimikoaren partikuletatik, hauts eta polena edo porlan hautsetan izan ahal dute jatorri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad