Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa bihar hasiko da Getxon

Aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa bihar hasiko da Getxon

Pisu bakoitzaren lehiaketa jardunaldi ezberdinetan emango da larunbatero irailaren 5era arte. Bost jardunaldi izango dira guztira

Ander Retolaza

Jueves, 6 de agosto 2020

2020ko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa bihar hasiko da eta Getxoko Fadura Atletismo zelaian gauzatuko da arratsaldeko 17.00etan. Oraingo txapelketa honetan, bost jardunaldi burutuko dira astero irailaren 5era arte eta aste bakoitzean pisu bakoitzaren lehiaketa egun bakar batean egingo da. Jardunaldian puntu gehien lortzen duen taldeak etxeratuko du txapela.

Lehen jardunaldia, beraz, bihar, 680 kilogramoko lehiaketa hain zuzen. Bertan, Getxo, Goiherri, Mutriku, Akelarre eta Gaztedi taldeek lehiatuko dute elkar, bost talde guztira. Txapelketaren lehen eguna izanda, bai eta pisu handieneko lehiaketa izanik, harrera ona espero da.

Txapelketa hurrengo asteetan gauzatzen joango da pisu ezberdinen modalitateekin. Bigarren jardunaldia hilaren 15ean gauzatuko da, hurrengo asteko larunbatean, eta 640 kilogramokoa izango da. Hirugarrena berdin, 22ko asteburuan, 580 kilogramoko mistoa oraingoan. Laugarrena 29ko asteburuan, 600 kilogramokoa, eta, azken jardunaldia, irailaren 5ean, 560 kilogramokoa izango da.

Lehen jardunaldiaz gain, talde parte-hartzaileen behin betiko zerrenda kaleratu berri du Euskadiko Herri Kirol Federazioak egun guztietarako. Hori horrela, lehen jardunaldian lehiatuko duten talde berberek eman dute izena bigarren jardunaldirako, 640 kiloko txapelketarako hain zuzen.

Hirugarren jardunaldian, 580 kiloko mistoan, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeek eman dute izena, eta laugarrenean, 600 kilokoan, aldiz, Getxo, Goiherri 'A', Goiherri 'B', Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeek. Irailaren 5eko jardunaldian, azkenik, Getxo, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeek lehiatuko dute txapelarengatik.

Jardunaldi guztiak, abuztuaren 15eko izan ezik, arratsaldeko 17.00etan hasiko dira. Abuztuaren 15ekoa, goizeko 11.00etan hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa bihar hasiko da Getxon