Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 5 de enero 2023, 20:17
Aurtengo Baztandarren Biltzarra jaiaren ospakizuna ezbaian dago, antolakuntzarako jendea faltan baitago. Festa honen kudeaketan dabiltzan jendeak erretiroa hartu nahi du eta belaunaldi berriei honen antolakuntzaren testigua pasa nahi zaie. Hala nabarmendu dute Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek sare sozialetan zabaldu duten ohar batean.
Elkarteko kideek diotenez, urte hauetan jende askoren laguntza boluntarioa izan dute eta hauxe bihotzez eskertzen dute. Beren esanetan, «denbora luzez ardura gure gain hartu dugu eta gure zikloa ixteko garaia iritsi dela sentitzen dugu».
Elkartearen kudeaketa beste lagun talderen batek hartzekotan, egungo taldearen laguntza jasoko omen lukete, hauexei behar dutenerako aholkularitza zerbitzua bermatuaz. 60 urteetako ibilbide ikaragarria birpasatzeko aukera ere izan dute oharrean, «urte anitz, polit eta aberats» gisa joz sei belaunaldi luze hauek.
Baztandarren Biltzarra baztandarren arteko senidetasun eta elkartasun jai handia dugu, uda garaian ospatzen dena Elizondon, Baztango hiriburuan. Hauxe ez da egun finko batean ospatzen, azken urteotan San Ferminen amaieraren ondorengo lehen igandean ospatu ohi da.
Aurtengoa ospatzekotan 60. edizioa izango litzateke, 1963. urtean hasi baitziren hauxe egiten. 1976. urtean Baztango Udalaren ordezkaritzak egun seinalatu honen antolakuntza alde batera utzi, eta gazte talde batek hartu zuen jai honen antolakuntzaren lekukoa. Baztandarren Biltzarra Kultur Elkartea sortu zuten. Urteotan Baztan bailara osatzen duten 15 udalerriei eskatu izan zaie orga edo karroza apaindu batean Baztango ohitura eta izaeraren adierazgarri diren gaiak Elizondora eramatea, gero denak elkarrekin anai-arreben arteko festa ikaragarria ospatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.