

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 12 de enero 2021, 20:11
Aurten ez da (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asterik ospatuko Baztanen. Izan ere, hala eman dute ezagutzera Euskal Nobela Beltzaren Astearen antolatzaileek. Dena den, urtean barrena alternatiba gisa beste zenbait ekitaldi antolatuko dituztela nabarmendu dute. Hori dela medio, horren inguruan mintzatzen den ikus-entzunezko bat zintzilikatu dute uberan.eus webgunean.
Jaialdirik ospatu ez arren, (H)ilbeltza bekak bere ibilbideari jarraitzen dio, berriki kaleratu den Miren Gorrotxategiren 'Sotoan gordeak' (Txalaparta 2020) nobelari esker, eleberria 2019ko deialdiaren irabazlea izan baitzen. Lan honek Noraren eta bere bikotea den Alexen bizitzaren nondik-norakoak aztertzen ditu, aitaren heriotza tarteko, eta, horren harira, Nora bere sorterrira Vianara, bueltatuko da hori guztia argitzeko asmoz.
Bestalde, Koldo Bigurik eskuratu zuen 2020ko (H)ilbeltza beka, Massimo Carlottoren 'Arrivederci amore, ciao' euskaratzeko. Obra hau 2022ko urtarrilean plazaratuko du Txalaparta argitaletxeak. Era berean, 2021eko deialdian narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu dira, jatorrizkoak eta baita euskaraz sortuak ere. Hortaz, epaimahaiak hemendik gutxira emango du irabazlearen berri.
2015. urtean jarri zuen abian ekimen hauxe (H)ilbeltza Idazleekin Solasean irakurle taldeak. Genero beltzaren inguruan Euskal Herrian interes ikaragarria zegoela ikusita, handik urtebetera elkarte honek Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki zuen. Hori dela bide, Baztanen urtarrila hilbeltza denez eta hitz joko horretatik abiatuta, duela sei urtetik hona urtarrilero ospatzen da Nobela Beltzaren Astea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.