Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Demokraziaren zutabe nagusienetako bat Botere Judizialaren independentzia da. Epaileek legeak aplikatu eta interpretatu egin behar dituzte, eta profesional bikainak izan behar dute, interes politiko eta alderdikerietatik kanpo. Estatu demokratikoetan oso inportantea da konstituzioa interpretatzea. Horretarako, organo berezi bat, Auzitegi Konstituzionala, dago zenbait herrialdetan (Espainian, Alemanian edo Italian), baina beste batzuetan (Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez) Auzitegi Gorenak egiten du funtzio hori. Konstituzioetako gai askok bilakaera gatazkatsua izan dute, giza eskubideek, esate baterako. Kosta egin zitzaien horiei izaera eta indar juridikoa izatea, eta, hori lortu eta gero, zenbait eskubide onartzeko edo garatzeko orduan oposizio gogorra egin izan dute oso kontserbadoreak diren zenbait indarrek (politiko, erlijioso zein sozialek). Horrela gertatu da emakumeen eskubideekin edo pertsona homosexual edo transexualenekin. Mendeetan indarrean egon den ordena ideologiko-moralak makurtuta edo baztertuta izan ditu aipatu pertsonak, eta herrialde askotako agintariak hori mantentzen saiatzen dira (Afganistanen, esaterako), edo hori berrezarri nahian dabiltza, emakumeen eta LGTBI pertsonen eskubideak ezabatuz edo gutxituz (AEBko ultrakontserbadoreak, kasurako).
AEBko Auzitegi Goreneko epaileak presidenteak izendatzen ditu, eta Senatuaren onespena behar dute. Bizitza guztirako karguak dira. Ultrakontserbadoreak (lobby ebanjelikoak, nagusiki) urteak daramatzate lanean bere ideologiarekin bat egiten duten epaileak Auzitegi Gorenerako hautatuak izateko. Trumpek horietako hiru izendatu zituen hutsik geratutako postuak betetzeko (lehen zeudenak hil edo joan egin zirelako), eta oso eskuinean kokatu den Alderdi Errepublikanoko senatariek berretsi egin zituzten izendapen horiek. Ondorioa izan da berriki Auzitegi Gorenak babes konstituzionala kendu diola emakumeen abortatzeko eskubideari. Estatu federatu kontserbadoreek debekatu egingo dute abortua, eta milaka emakumek New York edo Kaliforniara joan beharko dute abortatzeko beharra badute. Babes konstituzionala galdu dezakeen beste eskubide bat pertsona homosexualen ezkontzeko eskubidea da. Epaileen ideologiak badu eragina, zenbait gaitan, konstituzioa eta arau juridikoak interpretatu eta aplikatzeko garaian. Inportantea da, horregatik, nola aukeratzen diren auzitegi konstituzionalak eta auzitegi gorenak. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko blokeoak horrekin du, hain zuzen, zerikusia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.