Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Martes, 13 de diciembre 2022, 13:36
Hemen da. Atzerako kontaketa hasi da. Igandean, Iruñeko Nafarroa Arenan hitzordu garrantzitsua daukate bertsolariek eta bertsozaleek; goizeko saioa 11.00etan hasiko da, eta arratsaldekoa, 17.00etan. Izan ere, Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia ospatuko da eta oholtzara igoko den zortzikotea hauxe da: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Nork jantziko ote du txapela? Gero eta gutxiago falta da jakiteko.
Gontzal Agote Bertsozale Elkarteko ordezkariaren esanetan, «txapelketara ezohiko egoera batetik iritsi gara. Ekainean txapelketa aurkeztu genuenean intuizio bat partekatu genuen: bertsozaleengan gogo berezia zela txapelketarako, plazak berriro hartzeko, esperientziak berriro partekatzeko; eta zorionez, hala izan da». Bertso plazarekin ere kezka zegoela gaineratu du, eta horretan ere nabaritu dela onerako bidea. «Txapelketa izan da bertso plazan dagoen aniztasunaren eta errealitatearen isla: bertsokeran, gaien heldulekuetan, ertzak bilatzeko maneretan, bide berriak urratzean, ekarpenak egiteko ahaleginean, gaitegian, norberaren begirada lantzean…» eta finalean ere «beste hainbeste» espero dutela azpimarratu du.
13.000 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara: «Irailetik amaituta daude sarrerak», adierazi du Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko ordezkariak. Bertaratzerik ez daukatenentzako, finala zuzenean jarraitzeko aukera izango da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan. Bestetik, euskaldunik ez den bertsozalerik ere izango da Nafarroa Arenan igandean. Izan ere, mundu osoko aditu eta arituak izango dira finalean: ikertzaile eta ahozko kantu inprobisatuko sortzaileak ez ezik, atzerriko hedabideak ere izango dira bertan.
Oraingo honetan, Iñaki Murua bertsolari eta bertsolaritza mugimenduko eragileak izango du ohorea irabazleari txapela jartzeko. Murua ondo lagunduta egongo da. Horrela, sari emaile gehiago ere izango dira finalean bertsolaritza, kulturgintza, euskalgintza eta nazioarteko sarea ordezkatuz. Bakoitzak euskal artista banaren artelanak banatuko dizkie finalistei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.