
Mikel Garcia
Jueves, 11 de mayo 2023, 16:25
Eskibel Gasteiz ondoan dagoen herrixka bat da. Hiriaren hego-mendebaldeko landa eremuaren zati bat da, eta bertatik 7,5 kilometrora dago, Gasteizko mendietan kokatutako haran txiki batean. Herrixkak eraikin gutxi batzuk ditu eta San Lorentzo izeneko eliza bat; azken hori erortzear dago. Eliza horretan tailu erromaniko bat gordetzen da, Eskibelgo Ama Birjina izenekoa, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan ikusgai dagoena.
Publicidad
Distantzia: 8,2km
Gehieneko altitudea: 1.026m
Irteera-puntua: Eskibel (Araba)
Zailtasuna: Ertaina
Eliza ondoan dagoen etxean hasten da ibilbidea, burdinezko hesi batean hasten den bidexkan, eta hortik igotzen hasi behar da. 700 metrora dagoen bidegurutzean eskuinera doan bidea hartu behar da, eta hurrengoan ezkerrera. Bidea basoz inguratuta dago, Eskibelgo Atxaraino.
Behin tontorrean ibilbidera berriro jaitsi behar da, eta bidea hego-mendebalderantz jarraitu. 800 metrora, lehenengo bidegurutzean, ezkerrera egin behar da, eta puntu horretatik ehun metrora eskuinera. Gero bi kilometro aldapa gora ibili behar dira, beste bidegurutze batera ailegatu aurretik. Hortik ezkerrera eginez, Zaldiaran tontorrera heltzen da bidea, bertan alde batetik Trebiñoko konderria, eta bestetik Gasteiz osoa ikus daitezke.
Eskibelera bueltatzeko bi bide daude, igotzeko hartutako bidetik, eta, bestela, Zaldiaraneko antenetatik pasatzean aurkitzen den beste betetik. Bigarren aukera hartzen bada, San Kilizera jaitsi daiteke ere, eta horrela inguruko hiru tontorrak bisita daitezke egun berean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.