Borrar
Trihas Gebre nagusitu zen Zornotzako krosaren 64. edizioko emakumezkoen proban.
Atletismoa, futbola eta pilota, asteburuan

Atletismoa, futbola eta pilota, asteburuan

GURE TELEBISTA ·

Zornotzako Krosa, Athletic Club B vs Alaves B eta Athletic Club vs Bartzelona partidak, eta Binakako Txapelketako Iruñeko eta Tolosako norgehiagokak izango ditugu ikusgai

ZUREKIN

Viernes, 3 de enero 2020, 23:28

Larunbatean zuzeneko bi emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en: Bigarren B Mailako Athletic Club B vs Alaves B norgehiagoka 16:00etan eta Iruñeko pilota jaialdia 18:00etan. Bertan, Binakako Txapelketako Irribarria-Rezusta vs Laso-Albisu partidarekin batera, Arretxe II-Iturriaga vs Bakaikoa-Etchegoin neurketa jokatuko da.

Igandeko kirol emankizunak Emakumezkoen Ligako Athletic Club vs Bartzelona partidarekin hasiko dira 12:00etan. Ordu erdi beranduago, baina ETB4n, Zornotzako Krosa jarraitzeko aukera izango dugu. Azkenik, 17:00etatik aurrera Tolosako pilota jaialdia eskainiko da: Binakako Txapelketako Artola-Imaz vs Jaka-Zabaleta eta Peña II-Aranguren vs Zabala-Ruiz neurketekin.

'Oholtzan'

Larunbatean, 'Fair Saturday, Irekitze ekitaldia. 1.000 ahots' ikuskizuna eskainiko da 'Oholtzan' saioan. Bilbao Arenan grabatutako ekitaldian izen handiko artistak bildu ziren abesti klasikoak eta arrakastatsuak kantatzera.

Besteak beste, Bilboko Udal Musika Bandak eta 40 abesbatza inguru biltzen dituen Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak hartu zuten parte, Jose Ramon Vilaplanaren zuzendaritzapean. Gonbidatutako musikarien artean, berebat, Urko, Zea Mays, Marta Ubieta, Mikel Atxalandabaso, Maira Campbell eta Pascual Molongua egon ziren.

'Fair Saturday' ikuskizuna Bilbon jarri zen abian 2014. urtean, Black Friday egunari aurre egiteko kultur mugimendu gisa. Gaur egun, nazioarte mailako 125 herrialdetara zabaldu da.

'Oholtzan' 22:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atletismoa, futbola eta pilota, asteburuan