Borrar
Joshua Cheptegei, helmugara iritsi zenean, 2017ko edizioko irabazle gisa. FELIX MORQUECHO
Atletismoa, futbola, herri kirolak eta pilota asteburuan

Atletismoa, futbola, herri kirolak eta pilota asteburuan

GURE TELEBISTA ·

Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Real Unión vs Calahorra neurketa, Binakako Aizkolarien Txapelketa eta Binakako Pilota Txapelketako 8. jardunaldiko zenbait norgehiagoka izango dira ikusgai

zurekin

Viernes, 10 de enero 2020, 22:21

Larunbatean, zuzeneko bi emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en: 16:00etan, Bigarren B Mailako Real Union vs Calahorra norgehiagoka eta 17:45ean Iruñeko pilota jaialdia. Bertan, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Egiguren V-Erostarbe vs Salaberria-Tolosa (promozio maila) eta Ezkurdia-Martija vs Elezkano II-Galarza (lehen maila).

Igandean, hiru hitzordu izango ditugu, horietako bi zuzenean: 12:00etan, Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, eta 17:00etan, Zumaiako pilota jaialdia. Binakako Txapelketako beste bi neurketa izango ditugu ikusgai: Promozio Mailako Agirre-Eskiroz vs Arteaga II-Urretabizkaia II eta Lehen Mailako Olaizola II-Urrutikoetxea vs Bengoetxea VI-Mariezkurrena II.

Horrez gain, 16:00etan, Beizaman jokatuko den Binakako Aizkolarien Txapelketako jardunaldiaz gozatu ahal izango dugu. Mugertza II-Txikia eta Rekondo-Larrañaga bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

'Azpeitia Oholtzan'

'Azpeitia Oholtzan' emanaldiaz gozatu ahal izango dugu larunbat honetan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. 2019ko ekainaren 22an Azpeitiko plaza nagusian grabatutako ikuskizunean Udal Musika Bandak eta herriko beste hainbat taldek hartu zuten parte: Luis Alberdi Beltza eta Dantzaki dantza eskolek, Kbeat, Azketa eta Julian Barrenetxea abesbatzek, eta Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek.

Ilaski Serranok gidatuko duen emanaldian kanta ezagunak entzungo ditugu: 'Uso zuria', 'Goizeko izarra', 'Maite', 'Baratze ba', 'Udako egunak', 'Yellow submarine' eta 'La, la, land' besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atletismoa, futbola, herri kirolak eta pilota asteburuan