Aste honetan ezagutu ahal izan dugu Simone Biles gimnastak alde batera utzi duela Nikerekin zuen harremana. Harekin zuen lotura apurtu eta emakume kirolarietan zentratuta dagoen Athleta markarekin kontratua sinatu du. Modu honetan, kirolariak eta Athletak diotenez, «datozen belaunaldiak eta neskak ahaldundu nahi dituzte».
Publicidad
Biles Estatu Batuetako kirolari nagusienetakoa da: 24 urte ditu, munduko txapelketa sei aldiz irabazi duen gimnasta bakarra da eta urrezko lau domina lortu zituen Rio de Janeiroko Olimpiar Jokoetan. Izar bat izateaz gain, Biles gizartean duen eragin handiaz kontziente da, eta, horregatik, Athletara pasa da. «Nire ahotsa erabiltzen lagunduko zidatela sentitu nuen eta munduko emakume eta haurrengana heldu nahi dut. Kirolari gisa ez ezik, emakume gisa ere babesten naute, gimnasiotik kanpo. Sentsazio berria da», dio Simonek.
Athleta markak Bilesen entrenamendu eta kaleko arropa diseinatu du eta bere karrera olinpikoa uzten duenean bera babesten jarraituko duelaren konpromisoa hartu du. Modu honetan, Allyson Felix atletaren bidea jarraitu du gimnastak, Felixek Nike utzi eta Athletara pasatu baitzen 2019an enpresa honek duen balore inklusiboengatik.
Jana Henningek, Athleta markaren produktuen zuzendariak, markak momentu ezin hobea bizi duela dio: «Allyson gurera etorri zenean, berehala konturatu ginen pauso handia zela guretzat, eta, aldi berean, harreman oso sakona zela jakin genuen. Beraz, nor ginen eta norekin elkartu nahi ginen pentsatzen hasi ginen eta Simone aukera garbia izan zen».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.