Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Simone Biles munduko dominak erakusten. AFP
Athleta, emakume kirolarietan zentratuta dagoen marka

Athleta, emakume kirolarietan zentratuta dagoen marka

Simone Biles, historiako gimnastarik onenak, Nikerekin zuen kontratua alde batera utzi eta marka honekin lan egitera pasa da defendatzen dituen balioak direla eta

Domingo, 2 de mayo 2021, 01:32

Aste honetan ezagutu ahal izan dugu Simone Biles gimnastak alde batera utzi duela Nikerekin zuen harremana. Harekin zuen lotura apurtu eta emakume kirolarietan zentratuta dagoen Athleta markarekin kontratua sinatu du. Modu honetan, kirolariak eta Athletak diotenez, «datozen belaunaldiak eta neskak ahaldundu nahi dituzte».

Biles Estatu Batuetako kirolari nagusienetakoa da: 24 urte ditu, munduko txapelketa sei aldiz irabazi duen gimnasta bakarra da eta urrezko lau domina lortu zituen Rio de Janeiroko Olimpiar Jokoetan. Izar bat izateaz gain, Biles gizartean duen eragin handiaz kontziente da, eta, horregatik, Athletara pasa da. «Nire ahotsa erabiltzen lagunduko zidatela sentitu nuen eta munduko emakume eta haurrengana heldu nahi dut. Kirolari gisa ez ezik, emakume gisa ere babesten naute, gimnasiotik kanpo. Sentsazio berria da», dio Simonek.

Allyson Felixen pausuak jarraituz

Athleta markak Bilesen entrenamendu eta kaleko arropa diseinatu du eta bere karrera olinpikoa uzten duenean bera babesten jarraituko duelaren konpromisoa hartu du. Modu honetan, Allyson Felix atletaren bidea jarraitu du gimnastak, Felixek Nike utzi eta Athletara pasatu baitzen 2019an enpresa honek duen balore inklusiboengatik.

Jana Henningek, Athleta markaren produktuen zuzendariak, markak momentu ezin hobea bizi duela dio: «Allyson gurera etorri zenean, berehala konturatu ginen pauso handia zela guretzat, eta, aldi berean, harreman oso sakona zela jakin genuen. Beraz, nor ginen eta norekin elkartu nahi ginen pentsatzen hasi ginen eta Simone aukera garbia izan zen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Athleta, emakume kirolarietan zentratuta dagoen marka