Borrar
Aterkia irekitzeko arma baten kolpekaria sakatzea egin behar da. E. C.
Aterki-fusila Amazonen saltzen diren gauzarik arraroenen artean

Aterki-fusila Amazonen saltzen diren gauzarik arraroenen artean

Interneten eskaintzen den produktuen zerrenda amaigabeen artean tripa itxura daukan gerrikoa ere aurki dezakete bezeroek

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 5 de octubre 2019, 20:28

Mende berriaren etorrerak hainbat berrikuntza ekarri ditu gizartera. Horien artean agian nabarmenena interneten demokratizazioa izan da. Izatez, geroz eta ohikoagoa da erosketak online egitea, kalera irten gabe. Gaur egun, bezeroek klik batekin etxean bertan jaso ditzakete eskaerak, egun edo ordu gutxiren buruan.

Gainera, denetariko produktuak eros daitezke interneten, esaterako, liburuak, altzariak, ordenagailuak, arropa… edota elikagaiak. Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen zerrenda amaigabea da. Horregatik, beraz, normala da haien artean baten bat arraroa edo behintzat, harrigarria izatea. Adibide bat jartzearren, Amazonen Estatu Batuetako presidentea den Donald Trump-en aurpegia marraztuta daukan papereko komuna saltzen dute. Baliteke norbaitek gustukoa izatea Trumpen aurpegiarekin ipurdia garbitzea.

Garagardo triparik ez daukatenek eta izan nahi dutenek ere hau erosteko aukera daukate Amazonen. Bai, ile, grano, zilbor eta guzti. Gainera, gezurrezko tripa honek gerriko funtzioa egiten du eta poltsiko bat dauka bertan bakoitzak nahi duena gordetzeko, mugikorra de etxeko giltzak, esaterako, kanguru bat balitz bezala. Opari ezin hobea gabonetan lagunei oparitzeko.

Aterki bat eta arma bat nahi dutenek aldiz, ezinbesteko produktua aurki dezakete Amazonen. Izan ere, alde batetik aterkia eta bestetik riflea den aterki-fusila saltzen dute bertan. Produktu hau sortu zutenei barregarria irudituko zitzaien antza, aterkia irekitzeko pistola baten kolpekaria sakatzea.

Etxea apaindu nahi dutenek ere aukera zabala aurki dezakete online salmenta dendetan. Esaterako, korridorearen horman emakume baten margolana erosteko aukera dago, prezio merkean gainera. Baina, aipatzekoa da emakumea asmatikoa dela eta sendagilearen kontsultan ondoezik agertzen dela irudian. Originala behintzat bada, nahiz eta askorentzat deserosoa izan litekeen 18x32ko neurriak dituen koadro hau etxean kokatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aterki-fusila Amazonen saltzen diren gauzarik arraroenen artean