Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Adobestock
Marrubiak
AsteRkaria

Marrubiak

Aster Navas

Martes, 14 de enero 2025, 00:20

Dagoeneko marrubiak saltzen dira fruta-dendetan. Badakit batzuentzat ez dela oso albiste garrantzitsua izango. Gainera, egun hauetan gauza izugarriak eta neurrigabeak gertatzen ari dira; batez ere -zentzu askotan- neurrigabeak: hor dago, adibidez, Kaliforniako sute beldurgarri hori; Laportaren edo Zuckerbergen portaerak; Trumpek Groenlandia hartzeko proposatzen duen kanpaina hori; Nico Williamsen orkatila, Gómez Amador, Beloradoko mojak, Ayuso eta Frank Cuesta, Sagardui, hogeita hamazazpi orduak eta Díaz eta Cuerporen - oso abizen bitxia- arteko ika-mika.

Baina, hala ere, uste dut marrubienak teleberriak ireki, titularrak 'bereganatu' beharko lituzkeela: «Badaude marrubiak jadanik fruta-dendetan», berri horren inportantzia azpimarratuko luken sarrera baten laguntzaz, horrelako gertaera batek suposatzen duen laburbilduko duena. Alde batetik, fruitu gorri hori berez diseinuzko eta zaporezko mirari txiki bat delako -agian, bai, gerezia baino apur bat txikiagoa-; bestetik, -eta agian hori izango da garrantzitsuena- Palostik etorritako kutxa horiek berresten digutelako bizitzak aurrera jarraitzen duela: bihar bertan norbaitek esango digula, leihotik begira eta erlojua kontsultatuz, «ya se notan los días»; hortik gutxira ehun mila biztanleko arnas birusen kasuak jaitsiko direla eta zuhaitzak kimatuko ditugula udaberriari bidea errazteko; apur bat beranduxeago aratustetarako mozorroan, eta Aste Santuan egin nahi dugun bidai horretan pentsatzen hasiko garela; egun batetik bestera, albisteetan, kirolen ondoren, zentzugabeko zerbait iragarriko dutela: «goizalde honetan ordubietan hirurak izango dira»; handik gutxira, larunbat goiz eguzkitsu batean, terraza batean eserita egongo garelarik, txamarra erantziko dugula; espero dugun baino lehenago ikasturtea amaituko dela eta nerabeek kaleak eta plazak berreskuratuko dituztela; berriro hondartzatik oinutsik ibiltzen -sinesgaitza irudituko zaigu- egongo garela; iraileko argipean etxera itzuliko garela; uste dugun baino arinago parkeko xendrak hostoz estaltzen hasiko direla, gure alabaren DBH 4. mailako -jadanik…- Geografia testuliburuari azala jarriko diogularik; konturatu gareneko urriaren amaierako haize hori eskertuko dugula arropa lehortuko digulako; ia etxeak eramaten digun azaro erdialdeko haizete horretatik babestuko garela; ia jarraian, albisteetan berriro entzungo dugula martxoan esan zutena baino zentzugabeagoa den zerbait: «gaur gauean, hiruretan ordubiak izango dira»; bat-batean, arratsalde batean, paseoan, apirilean erantzitako txamarraren falta sumatuko dugula; segidan, Vigon beste Eguberri bateko argiak piztuko direla; ospitaleak kolapsatuko dituen gripe-gailur batera iritsiko garela, eta egutegia aldatzeko ia astirik izan gabe, marrubiak fruta-dendetara itzuliko direla.

Bai, jakina, Venezuelakoak -hau idazten ari naizen bitartean, Caracasen Edmundo Gonzálezen aldekoak eta chavistak posizioak hartzen ari dira- azal bat merezi du, José Mujicak bere esofagoko minbiziaren metastasiaren aurrean izan duen jarrerari egunkarietako orrialde bikoiti batean txoko bat egin beharko litzaiokeela; hedabideek zehatz-mehatz aztertu beharko lukete zergatik, elkarrizketa beste aukerarik geratzen ez den une honetan, Zaporiyako edo Gazako bonbardaketak gogortu izana; orain, azkenik bakeaz hitz egitekotan daudenean, gerra biziagoa izatea. Baina zalantzarik gabe albisterik garrantzitsuena, Albistea -holan, letra larriz idatzita- marrubiena da, marrubiak berriro hementxe dauzkagula; aurrerapen bat bezala, premonizio bat bezala; bihar bertan - etzidamu beranduenez- norbaitek esango digula leihotik begira «nola nabaritzen diren egunak…».

En fin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Marrubiak