Borrar
Urgente Kirsty Coventry, primera mujer en la historia presidenta del COI
Adobestock
Lurraldeak
AsteRkaria

Lurraldeak

Martes, 18 de marzo 2025, 09:05

Dirudienez, erromes ugari ez dira Santiagon gelditzen. Fisterrara (Finis Terrae) heldu arte ez dute beren bidaia bukatutzat ematen. Han, Atlantikoaren ertzean eta Europako punturik mendebaldekoenetako horretan, zelten eta erromatarren sentsazio bera berreskuratzen omen dute: ez dago lurrik harantzago; itzultzeko unea da mundu ezagun eta kontrolagarria itsaslabar horretan amaitzen baita.

Wikipediak dioenez, 1982ko abuztuaren 14an, Naoé Sakashita, Yukihiro Yanagisawa eta Hiroshi Yoshino japoniarrak K2 gailurrera heldu ziren iparreko isurialdetik. Ordutik, 30 eskalatzaile baino ez dira iritsi helmugara bide latz horretatik. Hegoaldetik edo mendebaldetik iristen garen tontor berbera bada ere, horraino heltzeko ahaleginek ez dute ezer ikusirik.

San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken artean dagoen topagune bat da. Ipar Amerikako plaka ipar-ekialderantz mugitzen da eta Ozeano Bareko plaka hego-mendebalderantz. Laburbilduz: ez datoz bat, eta Lurraren indarrak talka egiten duten kristalezko puntu horretan. Geologoen arabera, faila gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze eta 16 kilometro sakon da. Arrakala ederra; behin eta berriz munduari irekitzen zaion zauria.

Kruberakoa da, besteak beste, lurreko haitzulorik sakonena: 2.300 metro. Gagrako mendietan (Kaukaso mendebaldean) ezkutatuta dago. Infernurako bidea. Erorketa zorabiagarri eta imajinaezina. Nolabait gure planetako -barkatu- esfinter bat.

Lambert glaziarra Ekialdeko Antartikan dagoen izotz-ibai erraldoi bat da. Munduko handiena; negu gorriaren mihia.

Hau guztia kontatzen dizuet, duela gutxi Almudena Grandesen 'Atlas de geografía humana' irakurtzen amaitu dudalako. Argumentuaren azpian -emakume talde batena- tesi bat dago, egilearekin guztiz konpartitzen dudana: pertsona bakoitza lurralde bat da, eta, beste era batez esanik, lurralde bakoitzak bezala, pertsona bakoitzak bere mugak ditu, bere amildegiak. Denok badaukagu gure iparreko isurialdea, guztiz eskuraezina; hauskor, zaurgarri eta gizatiar bihurtzen gaituen faila sakona.

Lurralde bakoitzean lautadak daude, geratzeko gonbita egiten gaituztenak, baina baita mendilerroak ere, zeinekin besteengandik isolatzen baikara; baso zeharkaezinak badaramagu barnean, eta horietan galtzea saihestezina da; lasai igarotzen dira ibaiak eta ur-jauzi zorabiagarriak egiten dituztenak; lurralde bakoitzean mugak daude, eta muga horiek zorroztasun handiagoz edo txikiagoz zaintzen ditugu, inbadituak izateko beldurrak edo nahiak eraginda.

Gutako bakoitzarengan hondartza paradisiakoak eta zabortegi kontrolgabeak daude; penintsulak eta artxipelagoak. Gure orografia ezagutzen dugula uste dugu, baina noizean behin laku batekin estropezu egiten dugu, oraindik kartografiaturik ez dagoen kobazulo batekin, inoiz ez bait dugu geure burua erabat ezagutuko, ezta bidearen ezusteko bira baten aurrean nola erreakzionatuko dugun ere. Geografia emozional horretan, basoberritzen saiatzen ari garen suak suntsitutako lursailak ere badaude; urez betetako espazioak; itsasoari lapurtutako metroak.

Batzuetan, besteen lurraldean sartzen gara. Kontu handiz egitea komeni da, ekosistemak eta eremu mugatuak ikutu gabe; bere atlas erakusten digunari gurea eskainiz.

En fin

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lurraldeak