Kartoizko oheak
Aster Navas
Lunes, 12 de agosto 2024, 11:12
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aster Navas
Lunes, 12 de agosto 2024, 11:12
Bukatu berri dira Parisko Joko Olinpikoak. Sareak dioenez beraien antolakuntzak hainbat urteko prestakuntza eta inbertsio publiko eta pribatuak behar izan ditu; 9.000 milioi euro inguru: 4.500 milioi euro azpiegituran eta 4.400 milioi euro eragiketa-gastuetan. Kostu handienak Villa Olinpikoa eta Paralinpikoa (1.500 milioi euro) eta Ur Zentroa (175 milioi euro) dira. Ez dakigu zenbat kostatu zaien frantziarrei kartoizko ohe xelebreak baina bai garesti samar ordaintzen daudela: egundoko Olinpiadak prestatu dituzte, diru eta baliabide mordo bat gastatu dituzte baina Historiara pasatuko dira, atletek lo egin duten gelei esker. Hor daude, milaka iruditan, ohe ditxosoek eta haizagailu ziztrinek zure lana kakazten, zure esfortzua zalantzatan jartzen. Hor dago Thomas Ceccon igerilaria, parke bateko belar gainean lo egitea nahiago duena. Azaltzen duzu kartoiren bitartez jasangarritasuna bilatzen zenuela, baina jendeak eta sare sozialek ez dute entzun nahi.
Hor dago ere Adam Peatyk -zilarra Parisen 2024an- harrak aurkitu zituela Villa Olinpikoko bazkarian salatzen…
Eta egia esanik, zaila da ulertzea Frantzia bezalako herrialde batek, maitasunaren eta sukaldaritza onaren sinboloa denak, oheak eta platerak zaindu ez izana hain garrantzitsua den nazioarteko ekitaldi horretan. Bai, kartoiak eta menuek lausotu, zikindu egin dute Olinpiadek ziurrenik Parisi ekarri izan dioten lan eskerga.
Kirola bizitzaren metafora bikaina da: beti badago egoerarik onena hondatzen, izorratzen duen 'txikikeriren' bat. Bai, oporretan zaude baina aita-amaginarrebekin; Hondartza ikaragarri ederra da baina… medusak daude. Garrantzirik gabeko huskeriak…
Carolina Marinen kasuak metafora hori are urrunago darama. Izan ere, bera, ahalegin handiz, Europan ia ezezaguna zen kirol baten erregina bihurtu zen. Eta, ia domina-puntuan, belaunak desobeditu egin zion gorputz osoari; meniskoak eroarena egin zuen. Anthony Ammiratiri huts egin ziona ez zen belauna izan, genitalak -edo agian galtzontzilloak- baizik: Pertika-jauzilariaren gorputzak ia salbaturik zeukan barra baina, azkenengo unean, zakilaz -entzun behar dituenak- eraitsi zuen. Maialen Chourrautena… Bai, kirola bizitzaren metafora ezinhobea da: ez da egia ahaleginak beti duela ordaina; ez da egia ahalik eta gehien ahalegintzen denak bilatzen duena lortzen duela. Behin baino gehiagotan buruak -Simone Biles- gorputzak, zorteak… makur jokatzen dute gurekin.
Asko hitz egin da ere Yusuf Dikec tiratzaile turkiarraren portaeraz. Hedabideek bere eskerreko eskua poltsikoan azpimarratu dute zilarrezko domina, patxada osoz, tiro lasai batez, irabazten zuen bitartean; orrazkera desegin gabe. Egun bat gehiago bulegoan. Tom Daleyk, Erresuma Handiko klabadistak, kakorratzean arintzen du bere urduritasuna, etxeko egongelan egongo balitz moduan: jertseiak, txanoak… Kirolak, berriz, bizitzarako aholkuak ematen: ez sartu zeure buruari egoerak berak sortzen dizuna baino presio handiagoa. Antsietatea kontrolpean izan.
Nola egingo da lo kartoizko ohe batean? Nola izango dira bertan izango diren ametsak? Kartoia beti izan da errealitatearen suzedaneo bat, imitazio bat, simulazio bat; bizitzaren metafora bat.
En fin
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.