Borrar
Adobestock
Gelaz gela dabiltzan elefanteak
AsteRkaria

Gelaz gela dabiltzan elefanteak

Martes, 25 de marzo 2025, 00:39

«Aitarenak ez dio lagundu» ausartu da tutorea ahopeka esaten ebaluazio batzarrean, emaitza kaskarrak lortu dituen ikasle bati buruz. Inork ez du galdetzen, ordezko irakasle heldu berri batek izan ezik, zer den, zehazki, 'aitaren' hori. Eta honek ahotsa apaldurik, akademikotik haratago doan gaia dela jabetuta. Irakasle-gelatik elefante handi bat dabil; «aitarena» du izena.

— En este pueblo hay un elefante… —esaten dio irakurtzen ari naizen 'El desorden que dejas' (Carlos Montero) eleberriko protagonistak senarrari, iritsi berri diren herria aipatuz: han, Novarizen, hilketa bat gertatu da berriki. Kasu honetako elefanteari «Viruca» —biktimaren izena— deitzen diote, eta handi samarra da.

«Elefantea gelan» (ingelesez elephant in the room) esamolde metaforikoa da: kontuan hartzen ez den edo oharkabean pasatzen den egia oso nabarmen bati erreferentzia egiten diona. Inork aurre egin nahi ez dion baina, paradoxikoki, aurrean dagoen eta dena baldintzatzen duen arazo edo arrisku argi bati ere aplikatzen zaio; baita egin behar ez diren galderei ere.

Elefanteak lurrazaleko animaliarik handienak dira. Proboszideoen familiakoak bi generotan sailkatzen dira: Loxodonta (elefante afrikarrak) eta Elephas (elefante asiarrak). Dena den, aipatu dugun espeziea —garajeko olagarroa bezala— etxeko barietate bat da, logelan zein sukaldean aurki daitekeena; egongelan zein komunean; atarian bertan. Batzuetan balkoiak eta terrazak ere hartzen ditu; arratsaldeetan, musikaren bolumenak hitz egiteko aukera ematen diguten tabernetara joaten dira. Gero eta maizago —pobreziaren elefantea, prekaritatearena, zahartzaroarena— aurkitzen ditugu kaleetan zehar. Batzuetan hiriak eta herrialdeak —biolentziarenak, demagogiarenak, intolentziarenak, polarizazioarenak— kolonizatzen dituzte, eta askatasun osoz edonon mugitzen dira. Hiritarrek halako naturaltasunez jokatzen dugu haien aurrean, non pakidermo beraiek ere zalantzan jarri baitute beren existentzia.

Guztiok jakin badakigu ugaztun erraldoi hori hor dagoela, baina eroarena egiten dugu. Espazioa eta airea lapurtzen ari zaigun arren, berarekin bizitzea hobe dela erabaki dugu; ez badugu aipatzen, azkenean joango direlakoan gaude eta. Ikasitako jokabidea da. Umetatik elefanteekin bizitzen irakatsi digute: gurasoen liskarrena, amona Milagrosen alzheimerrarena, ahizpa baten homosexualitatearena, osaba Mirenen depresioarena, lehengusu Beñaten espetxeratzearena. Eskolatik ere elefante ugari naturaltasun osoz paseatzen dira: jazarpena, bullyinga, segregazioa, PISAko emaitzak… Gurekin bizi dira pizti hauek; lanean, giza eta bikote-harremanetan… Bai, beti badugu alboan —prekarietatearena, arrazakeriarena, maitasun ezarena, porrotarena, beldurrarena— baten bat.

Ederto azaltzen du Juan Tonellik, 'Un elefante en la habitación (Cuando no podemos hablar de lo único que nos importa)' Grijalbok argitaletxeak plazaraturik. Liburuak hogeita hamabi kasu aurkezten dizkigu. Hogeita hamabi pertsona eta hogeita hamabi basapizti.

Kontuan izan beharko genuke animalia hauek gure isiltasunez elikatzen direla. Kostatu arren, hitz egin ezin dugunaz hitz egin behar dugu. Egunkari honek ezusteko albiste bat argitaratu zuen orain dela aste pare bat: 'Tardeo mortal'. Han zioenenez, 'La Sinsorga' tabernan heriotzaz hitz egiteko elkarretaratzeak antolatzen dira; garagardo bat, kaf bat edo mojito bat eskuan. Ezezagun talde batek, beldurrik gabe hitz egiten, elefanteetatik zaharrena uxatzea lortzen omen dute. Bai, hori izan daiteke jarrera.

Agian elefanteen ohiltze horretan —¿Relaciones sexuales último mes…?— oinarritzen da La Revueltaren arrakasta. Petting_ak, O,6.

En fin

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gelaz gela dabiltzan elefanteak