

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bai, badakit izenburu gisa hartu dudan esaera hori erreformarik behar ez duten etxebizitzei buruz hitz egiteko higiezinen agentzietan erabiltzen dela, baina beti gustatu izan zait esamolde horietarako beste aukera batzuk irudikatzea:
Nik, adibidez, aurkitu dut ere bizitzen hasteko, bizitzen sartzeko -para entrar a vivir- libururen bat; justu idatzita dagoen bezala gustatzen zaidan istorioren bat, eleberriren bat, ipuin bat, non ez dudan beharrezko ikusten trenkadarik botatzea, ezta mundua ikusten diren leihoak aldatzea ere. Liburu horretan bizitzen gera ninteke. Udararen bat, gaztaroko gauaren bat; inoiz ez amaitzea nahiko nukeen bidaiaren bat; uneren bat.
Esate baterako topatu dut bizitzen sartzeko abestiren bat; gustokoa dudan melodiaren bat, justu abesturik dagoen eran bezala; non ez dudan beharrezko ikusten ateak aldatzea, ezta hormak margotzea ere. Baita filmaren bat ere…
Marta, nire koadrilako neska bat, bizitzen sartzeko gizon baten bila nabil. Porrot egin zuten bi harremanetatik dator Marta; ziurrenik bere bikotekideak bere gogara erreformatzen saiatu zelako. Bera ez da horretaz oso kontziente, baina bere inguruan gaudenok badakigu horrela izan dela. Oso aldaketa zorrotzak egin nahi izan zizkien mutil horiei: sukaldea lekuz aldatu, sabaiak jaitsi... Zutaberen batekin ere ausartu zen. Horrek, beraiekin altxatzen ari zen eraikina eraitsi zuen.
Hau guztia kontatzen dizuet egun hauetan Agus Moralesen liburu argigarri bat irakurtzen egon naizelako, 'No somos refugiados. Viaje por un mundo de éxodos'. Orrialde horietan, kazetari katalanak aterpea eman nahi die aberrigabeoi; etsi-etsian «bizitzen hasteko» lekuren bat dabiltzanei, datozen herrialdeak infernuak baitira: Afganistan, Pakistan, Donbass, Hego Sudan, Siria, Tibet, Erdialdeko Amerika, Turkia, Uganda. Errefuxiatuen kanpamenduetan -Zaatari, Ain al-Hilweh, Bidibidi, Dadaab, Kakuma, Malakal- sartzen gara Agusekin; batzuk hiri erraldoiak bihurtu dira; «bizirauten sartzekoak». Han bizi eta hilko dira ahazturiko espazio horietan jaiotariko gehienak. Liburu honek indarkeriak erbesteratutakoen urratsak, pausoak, ziurgabeko ibilbideak jarraitzen ditu. Anna Surinyach_en argazkiek agiraka egiten digute, ezerosoak dira.
Dena den liburu honen merezimendurik handiena etorkinei izena ematea da. Izan ere, Somaliatiko mena batekin -Ulet- ematen diogu hasiera entsegu honi.
Azken bolada honetan bakarrik dauden 4400 migratzaile adingabeak banatzen ari gara patata beroak izango balira moduan. Zifra baino ez zaigu interesatzen; dagokigun kupoa. Banaketa, gainera, ez dirudi gardenegia denik, ez baita elkartasunetik edo abegikortasunetik sortzen. Ez zaigu interesatzen haien izenak ezagutzea, ezta gizabanako gisa tratatzea ere: beldurra ematen digute; gure etxeko trenkadaren bat, jazenaren bat botako digutelakoan gaude eta ez diegu sartzen utzi nahi; ez diegu «bizitzen hasten» utzi nahi.
Bai, badakit zutabe hau bataiatzeko aukeratu dudan sintagma hori idealista.com_etik aterata ematen duela, baina beti gustatu izan zait esamolde horiei buelta, jiro bat ematea.
Egon badaude ere -oraintxe bururatzen zait- lo egiten sartzeko eskola saio ugari; bizitzen geratzeko besarkadak, begiradak, keinuak…
En fin
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.