Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
'Dislocations' emanaldiaren muntaia lanetan.
Astebururako planik gabe? Hurbil zaitez El Pobal Burdinolako banbu basora

Astebururako planik gabe? Hurbil zaitez El Pobal Burdinolako banbu basora

'Dislocations' emanaldiak dantza, musika tresna akustikoak eta soinu elektronikoak txertatzen ditu

leire larrazabal

Jueves, 20 de octubre 2022, 18:43

Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiak Klem Laborategiarekin batera, 'Dislocations' proiektua aurkeztuko du, larunbatean eta igandean, El Pobal Burdinolako banbu basoan. Ikuskizun organikoa da, bisitariak museo ingurumeneko espazio naturalez berriz jabetzeko, banbu basoaren eta sorkuntza artistikoaren arteko sinbiosi perfektua proposatuz. 'Dislocations' kontzertua-soinu instalazioa ikerketa proiektua eta sorkuntza prozesua da eta dantza, musika tresna akustikoak eta soinu elektronikoak txertatzen ditu.

Iñigo Ibaibarriaga saxofoi jotzaileak eta zuzendari artistikoak, Blanca Arrieta, Laura Cobo eta Robert Jackson dantzariek eta Jaime Oliver soinu elektronikoen arduradunak osatzen dute esperientzia bakar eta bestelako hau ahalbidetzen duen taldea.

Klem Laborategia nazioarteko proiektua da soinu sorkuntzan eta ikerketan oinarrituta, zientzia eta artea oinarri. Soinuzko arte digitala (artisten bizipenak trukatzeko ibilbideak ezarrita) eta askotariko espazioek elkarreragitea bultzatzen du, proposamen esperimental berriekin. Diziplina anitzeko sormenari zuzenduta dago, musikaren, ikusizko artearen eta beste diziplina artistiko batzuk elkartzearen bidez. Klem laborategiak egungo sormenari buruz hausnartzea eta eztabaidatzea bultzatzen du.

Bertaratu nahi duen orok, aldez aurretik erreserbatu behar du elpobal@bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz edo 629 271 516 telefonora deituz. Emanaldiak larunbatean 11.00etan, 13.00etan eta 17.00etan izango dira. Igandean, berriz, 11.00etan eta 13.00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Astebururako planik gabe? Hurbil zaitez El Pobal Burdinolako banbu basora