Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Oporrak eta hondartza pareko dira askorentzat, atsedena ulertzeko modu jakin bat dutenentzat. Baina badira bestelakorik gura dutenak, paisaia, kultura edo-ta sukaldaritza lehenesten dituztenak. Azken ikusmolde honen araberako turismoa balio erantsikoa da, hartzen duenarentzat bereziki aberasgarria. Bizkaiak eta Euskal Herriak kostalde ezin dotoreagoa dute, hareatza ederrez josia, baina eguraldiaren bermerik gabekoa. Haatik, askoz gehiago eskaintzerik badutenez, gainerako horiei helduta ari dira gero eta turista gehiagoren bilgune bihurtzen.
Dena den, Bilbon esaterako, Aste Santua zulo beltz antzekoa izan da orain arte. Sasoi batean inor gutxi zetorrenez, ostalaritzaren ixteko apustua gero eta erabatekoago egin zen, ia ahobateko izateraino. Guggenheim mundu mailako sinbolo duen Bilbo berriak eskema horiek aspalditxo hautsi zituen arren, nahiz eta turista oldea etengabe hazten joan, hiriburua bizirik gabe egon da horiek hartzerakoan. Pertsiana jaitsi asko aurkitu dituzte urteotan etorri direnek, alde bien zoritxarrerako.
Baina aurtengo Aste Santua joera aldaketa hastekoa izan da, nonbait. Eta horretarako mugarrietakoa, Basque Fest deritzana; honakoan bere 235 jardueretan ehun mila lagunetik gora bildu dituena, iaz baino %9 gehiago. Egun horiek dinamizatu eta bertoko kultura kanpotarrei ezagutzera emateko sortu zena inoizko sasoikoen dago jada, astiro-astiro ostalaritza mugiarazteko beste. Ekimen publikoa arduratu behar izan da horretarako giroa sortzeaz, joandako egunotan hiriaren logistika turistikoa pizteaz, eta hasia da emaitzak jasotzen. Bilbok bere Aste Santua landu behar zuen, eman dezakeenera hurbiltzeko. Eta ekin dio, arrakastaz. Hainbat interes eta eskubide uztartuta, ostalarien bidez hiriko eta Bizkaiko ekonomiari mesede eginda eta turistei hiri bizi, erakargarri eta abegikorra eskainita. Hori da bidea, horrek ekarriko ditu bisitari gehiago datorren urtean. Turismoa gurean errealitate sendoa delako eta duen garrantziaren mailako zerbitzuak zor zaizkiolako.
Zer hoberik guzti hori norbere nortasuna ezagutzera emanda lortzea baino. Honetan Bilboko Udalak bete-betean asmatu du, eredu bihurtzeraino, urtez urteko emaitzek nabarmentzen dutenez. Hiriburua eta Bizkai osoa kalitatezko lehen mailako jomuga turistiko dira daborduko. Eta inork ez lioke errealitate horri lepoa eman behar.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.