Berrogei urte betetzeak atzera perspektiba nahikoz begiratzeko aukera ematen du. Badagoelako balantzerako osagai nahikorik, egindakoaz bete-betean jabetzerik. Batik bat hasierako urratsak zailtasunezkoak izan zirenean. Gogoa eta borondate ona aurrera jarraitzeko nahikoak izango ote ziren inortxok ez zekielako. Jai eredua hutsetik asmatu behar izan zelako.
Publicidad
Baina Aste Nagusiaren inguruko eragileek lortu dute. Hasierako zalantzak uste sendo dira lau hamarkada beranduago, Marijaiaren magalean denontzat lekua dagoela jakinda. Zuri-beltzezko hasierako argazkietan nabari den grina esperientzia bihurtu delako, elkarlanerako gaitasuna, jaigune anitza osatzeko asmoa. Batuketak egiten du hain indartsu eta herrikoi Aste Nagusia, orotariko bultzatzaile eta ekimenen bidez eskaera ahalik eta osoenari erantzuteak.
Jai eredurik ez duen hiriari funtsezko zerbait falta zaio, edo asmakizun artifizialetatik jo duenari. Festak errotzeko, bertakoek zein hurbiltzen direnek egiazko sentitzeko, oinarri landuak behar dira, ehun sozial osoa hartzerainokoak. Eta oso aspalditik du hori Bilbok, dagoeneko duela lau hamarkadatik.
Horregatik da Aste Nagusia ezberdinen topaleku, errespetuzko joera eta jarrera guztien bilgune. Hiri zabal eta kosmopolita bati hala dagokiolako, bai; baina batik bat hain nortasun handikoari zinezko jaiak zor zaizkiolako, gizartetik sortuak, behetik gorakoak. Hori lortu dute bilbotarrek, euren nortasunaren pareko jaiak izatea, benetakotasunez betetakoak.
Zapatuko danbadak urteurren borobila iragarri zuen, ekitaldiz jositakoa, hiri osoa algaraz blai jartzekoa. Horren atzean daude Udala bera, konpartsak eta hainbat arlotako bestelako eragileak. Xede berberak batzen dituelako, ekarpen anitzeko egitaraua eskaini eta gozaraztekoak. Eta elkarren eskutik joate horrek bermatzen du Aste Nagusiaren handitasuna, erreferentzialtasuna.
Publicidad
Egunok azken berrogei urteak laburbiltzen dituzte. Hiriko hainbat zokondotan nabaritzen da hori: anbizioaren eta lankidetzaren indarra. Horrek osatu du gaur egungo Bilbo, horri esker egin du 1978 hartatik gaurdainoko jauzi miragarria. Aste Nagusia lorpen kolektibo horietakoa delako, lokarri modukoa, parte-hartzailea, askotarikoa, harrotzekoa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.