Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Kepa Junkeraren oso aspaldiko piezak entzun daitezke bertan. Pedro Urresti
Aspaldiko Euskal Herriko Trikitixa Nagusi haietako piezak, berriro entzuteko moduan

Aspaldiko Euskal Herriko Trikitixa Nagusi haietako piezak, berriro entzuteko moduan

1979 eta 1991 urte bitarteko txapelketetako soinuak kaxa dotore batean bildu ditu Elkar etxeak

Amalia Ibargutxi

Jueves, 1 de noviembre 2018

Garai batean Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusia egiten zen. 1970ean hasi zen, eta azkeneko edizioa 1991koa izan zen. Beti Donostian ospatu zen, Trinitate Enparantzan eta irailean, euskal jaien barruan. Lehen urteetako grabaziorik ez dago, baina behin 1979az gero IZ disko-etxea jasotzen hasi zen, gero ia urtero diskoa plazaratzen zuelarik. IZ diskoetxea itxi zen eta, duela urte gutxi Elkarrek erosi zion funtsa. Orain berriro entzun daitezke 1979 eta 1991. urte bitarteko txapelketa haietako piezak, Elkar etxeak kaxa dotore batean bildu ditu eta.

Besteak beste, Kepa Junkeraren oso aspaldiko piezak entzun daitezke  bertan; 1986 eta 1988koak.

Esan bezala, 1970ean hasi zen Txapelketa Nagusia. 1977ra artekoak Donostiako Trinitate Plazan jokatu ziren, Euskal Jaien barruan. Hura txiki gelditzen zela eta, Anoeta frontoira aldatu zen, eta Carmelo Baldara eta Donostiako Belodromora geroago.

1970 eta 1979. urte bitartean sei txapelketa jokatu ziren eta orduko grabaziorik ez dago. Lehen-lehenengo txapelketan Sakabi-Egañazpi bikotea gailendu zen, ondorengo urteetan Laja-Turbide izan zen txapela gehien jasotako bikotea.

Oraingo kutxak dakartzan pieza zaharrenak 1979koak dira. Donostiako Anoeta frontoian bikote hauek jardun ziren: Epelde eta Iturbide, Sahatseta eta Berastegi, Mujika aita-semeak, Martin eta Egañazpi, Zendoia eta Zabale, Laja eta Landakanda, Epelde eta Egurrola eta Eleuterio Tapia eta Astiazaran. Aurkezle lanetan Jose Mari Iriondo ari izan zen, eta txapela bi bikoterentzat izan zen: Laja-Landakanda eta Martin-Egañazpi.

1980ko txapelketako materialak, berriz, bi CDtan bildu dituzte oraingoan. Orduan Carmelo Balda izan zen lekua, eta Iriondo aurkezle, beste askotan bezala. Jotzaileak, berriz, Sahatseta eta Berastegi, Laja eta Landakanda, Maltzeta aita-alabak, Zendoia eta Zabale, Eleuterio Tapia eta Astiazaran, Miren eta Jose Mari, Epelde eta Iturbide, Epelarre eta Epelde, Martin eta Egañazpi, eta Rufino Arrola (1909-1996) eta Kepa Arrizabalaga (1944) bizkaitarrak.

1982ko diskoetan aurpegi berri batzuk agertzen hasten dira: Joseba Tapia batetik, Kepa Junkera bestetik, eta Zabaleta eta Motriku. 1986an Zabale anaiak agertu ziren, eta Imuntzo eta Epelarre. 1988an, berriz, Maixa eta Ixiar, eta 1991n Agurtzane Elustondo, orain trikitilarien elkarteko lehendakari dena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aspaldiko Euskal Herriko Trikitixa Nagusi haietako piezak, berriro entzuteko moduan