UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 12 de enero 2022, 21:19
Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak' obra ilustratua kaleratu dute. Hauxe 'Euskal Herriko animaliak. Ornodunak' liburuaren jarraipena da. Hala, ilustratzaile hauexek oraingo honetan berriro ere animaliei buruzko ohiko gida-liburuetatik kanpo, etxeko txikienentzat nahiz familientzat bideratutako liburua plazaratu dute.
Publicidad
Sarralde eta Gorostidi Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean egin ziren lagun. Hortaz, proiektu profesional honetan batera murgildu ziren, haurrentzat sortu gabeko hutsune hauxe betetzeko helburuarekin. Izan ere, gaur egun bitarte, eskasak ziren kolektibo hauentzat sortutako animalia gida-liburuak.
Lehen argitalpenean Euskal Herriko baso eta uretan bizi diren animalia ugari uztartu zituzten. Txantxangorritik eta sugandiletatik abiatuta, dortoka, orein eta artzetaraino, hain zuzen ere. Guztira Euskal Herriko 50 espezie enblematikoenen ezaugarri eta xehetasunok bildu zituzten.
Bigarren liburu honetan, berriz, orotara gure lurraldeetan bizi diren 70 animalia ornogabe jaso dituzte. Bi ilustratzaileek diotenez, animalia hauenganako duten ezagutza marrazkiotan islatzen saiatu dira, baita espezie bakoitzaren ezaugarri bereziak mahaigaineratzen ere.
Liburuan animaliak hiru ataletan sailkatuta ageri dira, ugarienetatik eskasenetara. Hori dela medio, lehendabiziko atalean intsektuak ageri dira, eta, bigarrenean araknidoak. Hirugarren atalean, aldiz, gainontzeko espezieak batu dituzte. Kapitulu bakoitzaren aurretik sarrera bat erantsi dute, baita atalon amaieran «Hobeto ezagutu» izeneko orrialde bikoitza erantsi ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.