Borrar
Ilustratzaile hauexek oraingo honetan berriro ere animaliei buruzko ohiko gida-liburuetatik kanpo, etxeko txikienentzat nahiz familientzat bideratutako liburua plazaratu dute. EREIN
Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak' obra ilustratua kaleratu dute

Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak' obra ilustratua kaleratu dute

Liburu hauxe 'Euskal Herriko animaliak. Ornodunak' obraren jarraipena da

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 12 de enero 2022, 21:19

Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak' obra ilustratua kaleratu dute. Hauxe 'Euskal Herriko animaliak. Ornodunak' liburuaren jarraipena da. Hala, ilustratzaile hauexek oraingo honetan berriro ere animaliei buruzko ohiko gida-liburuetatik kanpo, etxeko txikienentzat nahiz familientzat bideratutako liburua plazaratu dute.

Sarralde eta Gorostidi Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean egin ziren lagun. Hortaz, proiektu profesional honetan batera murgildu ziren, haurrentzat sortu gabeko hutsune hauxe betetzeko helburuarekin. Izan ere, gaur egun bitarte, eskasak ziren kolektibo hauentzat sortutako animalia gida-liburuak.

Lehen argitalpenean Euskal Herriko baso eta uretan bizi diren animalia ugari uztartu zituzten. Txantxangorritik eta sugandiletatik abiatuta, dortoka, orein eta artzetaraino, hain zuzen ere. Guztira Euskal Herriko 50 espezie enblematikoenen ezaugarri eta xehetasunok bildu zituzten.

Bigarren liburu honetan, berriz, orotara gure lurraldeetan bizi diren 70 animalia ornogabe jaso dituzte. Bi ilustratzaileek diotenez, animalia hauenganako duten ezagutza marrazkiotan islatzen saiatu dira, baita espezie bakoitzaren ezaugarri bereziak mahaigaineratzen ere.

Liburuan animaliak hiru ataletan sailkatuta ageri dira, ugarienetatik eskasenetara. Hori dela medio, lehendabiziko atalean intsektuak ageri dira, eta, bigarrenean araknidoak. Hirugarren atalean, aldiz, gainontzeko espezieak batu dituzte. Kapitulu bakoitzaren aurretik sarrera bat erantsi dute, baita atalon amaieran «Hobeto ezagutu» izeneko orrialde bikoitza erantsi ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak' obra ilustratua kaleratu dute