Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 2 de octubre 2021, 20:48
Asel Luzarragak 'Uzta Garaia' gazteentzat bideratutako nobela plazaratu du. Idazle bilbotarrak azken urtean plazaratzen duen hirugarren liburua da hauxe, 'Malthusen ezinegona' izeneko eleberri distopikoa eta 'Bahiketa' lan errealista kaleratu ondoren.
Luzarraga duela hiru urte eskas abiatu zen gazteentzat bideratutako literatura idaztearen erronkan, 'Inoren munduan' eleberri proiektuarekin hastea erabaki zuenean. Hortaz, 2019. urtean 'Inoren munduan' eman zuen ezagutzera Durangoko Azokan. Hala, idazlea pixkanaka gazteentzako lanak sortzen hasi zen.
Iraultza eta Zigor neba-arreba bikien pertsonaiak sortu ditu oraingo honetan, baita fizkiozko Ondarrate udalerria sortu ere, Bizkaiko Urdaibai inguruan kokatzen den herri arrantzalea, Ondarroari erreferentzia egiten diona, hain zuzen ere.
Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiak urtero Ondarratera joaten dira mahatsa biltzera. Bertako kanpamenduetan Baazima ezagutuko dute. Dena den, pertsonaia hauxe ezkutuan ezagutuko dute. Izan ere, euren eskuen lanaren indarra baino ez duten gizon desjabetuen artean ezagutu beharko dute, Baazima bera ere ez baita bere buruaren ezta gorputzaren jabe.
Esan bezala, Asel Luzarraga idazle bilbotarra dugu. Enpresa-ikasketetan diplomatua da eta baita euskal filologian lizentziatua ere. Era berean, Punkamine musika bandako partaide izandakoa da, eta baita Euskal PEN klubeko kide ere. Zenbait urtetan irakasle izan da Bigarren Hezkuntzan. Baina, gaur egun eleberrigile lana itzulpengintzarekin uztartzen du.
Bere literatur ibilbide oparoan batez ere eleberrigintza landu du, hainbat lan kaleratuz. Dena den, beste zenbait lan ere plazaratu ditu saiakeraren eta didaktikaren esparruetan. Gehienbat euskara hutsean idazten duen arren, obra baten bat ere gaztelaniaz kaleratu izan du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.