Idazle bilbotarrak bere literatur ibilbide oparoan batez ere eleberrigintza landu du. EREIN.EUS

Asel Luzarragak 'Malthusen ezinegona' nobela distopikoa plazaratu du

Lan berri honen bitartez irakurleak 2222. urtera eramaten ditu Luzagarrak

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 9 de junio 2021, 21:42

Asel Luzarragak 'Malthusen ezinegona' nobela distopikoa plazaratu du. Bertan idazle bilbotarra hainbat gairen inguruan mintzatzen da, hala nola, adinaz, denboraren gestioaz, bizitzaren xedeez, gizon eta emakumeei buruz, edota margolanei buruz.

Publicidad

Eleberri honen protagonista bat-batean otu zitzaion Luzarragari. Izan ere, telebistan zerbait ikusten ari zelarik, Malthus izeneko pertsonaia bururatu zitzaion, ezerezetik ailegatutako pertsonaia, hain zuzen ere. Hala, ordenagailura abiatu zen, hori paperean exekutatzeko asmoz, lau hilabeteren buruan nobela amaitu zuen bitarte.

Lan berri honen bitartez irakurleak 2222. urtera eramaten ditu Luzagarrak. Bertako biztanleak luxu eta ondasun guztiak eskura dituzte, munduan gertatzen dena robot-gizakiek burutzen dutelarik. Gizakiak lanik, gaixotasunik ezta edonolako ardurarik gabe bizi dira. Biztanleen gehiengoa lasai eta gozatzen dagoen bitartean, Malthus protagonista bizitza eroso horrekin deseroso ageri da. Hortaz, honek guzti honi buelta emateko plan bat abiaraziko du.

Genero honen barnean egun bitarte plazaratzen duen hirugarren lana du Luzarragak. 2018. urtean plazaratu zuen bere azken eleberri distopikoa, 'Bioklik' izenekoa. Hiru urteko tarte honetan beste zenbait liburu argiraratu ditu, 'Inoren Munduan' (2019) eta 'Bahiketa' (2020), tarteko.

Bere literatur ibilbide oparoan batez ere eleberrigintza landu du, hainbat obra plazaratuz. Enpresa-ikasketetan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua ere bada. Dena den, beste zenbait lan ere argitaratu ditu saiakeraren eta didaktikaren esparruetan. Gehienbat euskara hutsean idazten duen arren, obra baten bat ere gaztelaniaz idatzitakoa da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad