Borrar
Avelino Gómez
Ascoko zentralean jazotako istripu hilgarriaren baitan, Eguzkik Garoñaren desegiteak segurtasuna ahalbidetu dezala exijitu du

Ascoko zentralean jazotako istripu hilgarriaren baitan, Eguzkik Garoñaren desegiteak segurtasuna ahalbidetu dezala exijitu du

Pertsona bat zendu dela ikusita, taldea ekologistak istripuok ekidin behar direla adierazi du, beste ezeren gainetik, herritarren nahiz langileen segurtasuna izan behar baita empresa horietan lehentasun garrantzitsuena

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 28 de noviembre 2021, 00:29

Ascoko zentralean jazotako istripu hilgarriaren baitan, Eguzki talde ekologistak Garoñaren desegiteak segurtasuna ahalbidetu dezala exijitu du. Eguzki talde ekologista eta antinuklear euskaldunak, Ascoko zentral nuklearrean gertatutako istripuaren harira, (pertsona bat hil da eta gutxienez lau pertsona zauritu dira karbono dioxidoa arnastuta), gizarteari mezu argi bat helarazi nahi izan dio.

Istripuaren ondorioz, pertsona bat zendu dela ikusita, taldeak istripuok ekidin behar direla adierazi du, beste ezeren gainetik, herritarren nahiz langileen segurtasuna izan behar baita empresa horietan lehentasun garrantzitsuena. Eguzkik dioenaren arabera, CSNk Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean akats bat gertatu gertatu zen suteen kontrako sistema bat kargatzean, eta horrek CO2 isuria eragin zuen, suak itzaltzeko erabiltzen dena, pertsona baten heriotza eraginez.

Hortaz, talde ekologistak Euskal Herritik mahaigaineratu nahi du 2021eko martxoan Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Nuklearreko Zuzendariordetza Nagusiaren Iragarkia plazaratu zela, Garoña zentral nuklearra eraisteko lehendabiziko fasearen proiektua ardatz duena.

Hala, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak alegazioak aurkeztu ditu, Garoñaren desegite-fase guztien informazioa eta gardentasuna ahalik eta handiena izan dadin, batez ere, segurtasun-neurriak ezartzea erabat eta segurtasunez desegin arte, baita zonaldea biziberritzeko proiektu bat martxan jartzea ere.

Eguzkik adierazten duenez, egitasmo horretan ez zen edonolako segurtasun arloko azalpenik ageri, ez neurrien inongo ezarpenik ere. Era berean, proiektu honek ez zuen segurtasun-arriskuari dagokion azalpenik aurkezten, beste zentral nuklearretan eginiko esperientziarik ere ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ascoko zentralean jazotako istripu hilgarriaren baitan, Eguzkik Garoñaren desegiteak segurtasuna ahalbidetu dezala exijitu du