Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 23 de agosto 2023
Elkar argitaletxeak eman du argitara Martin eta Xabier Etxeberriak Alex Sanvi ilustratzailearekin elkarlanean ondu duten 'Artxipelagoa' lana, audio formatuan arrakasta izan duen istorioa orain komikira jauzi egin duelarik.
Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere. Artxipelagoa podcast-fikzioa, audio formatuan arrakasta izan ondoren orain komikira jauzi egin duena.
Xabier eta Martin Etxeberria anaiak euskal egileak dira. 'Airean ere negu usaina nabari da' (1999, Erein) haur literaturako ipuin bat elkarrekin idazteko saiakera egin zuten eta ondo irten zen esperimentua. Izan ere, Lizardi Saria eman zieten. Ordutik, sortzaile tandem gisara, lan ugari idatzi dituzte bai haur literaturan, bai helduen literaturan eta baita azkenaldian komikigintzan ere. Edozein modutan, norberak bakarka lan gehiago argitaratuak ere baditu.
Horrela, esaterako, Martin Etxeberriak bere bosgarren poesia-liburua plazaratu berri du,'Kangaroo'. Hein batean, aurreko lanean (Winston, 2018) irekitako bidean sakondu du oraingoan. Liburuaren sarreran egileak argitzen duen bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek 'Kan ghu ru' erantzun. 'Kangaroo' bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz 'Kan ghu ru' hitzek 'Ez dizut ulertzen' esan nahi omen duten hangoen hizkuntzan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.