Borrar
Gasteizko Artium Museoa. Fotolia
Artium museoak ume eta familientzako #Loturak programa jarri du martxan

Artium museoak ume eta familientzako #Loturak programa jarri du martxan

Era berean, azpiegiturak beste hiru ekimen eramango ditu aurrera datozen egunotan

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 23 de abril 2020, 11:53

Artium Museoak #Loturak programa jarri du martxan. Hala, loturak izeneko hezkuntza-proiektuaren barnean bideo sorta bat kaleratu du, familietako kide ezberdinak lanean aritzeko helburuarekin. Artium.eus webgunean, Vimeo plataforman eta sare sozialetan jarraitu daiteke egitasmoa. Artium Museoak lantegi birtualak astean behin argitaratuko ditu.

Ume nahiz gurasoentzat bideratuta doa proiektua, bertako eskola-programen eta jardueren etenaldiak gehien eragin dien publikoari, hain zuzen. Museoaren jardueren bereizgarri den arte garaikidearekin lotura sendotzen dutenak dira horiek. Tailerrak erraz jorratu ditzakete etxeetan familiek, erabilera arrunteko objektu eta tresna ezberdinak erabilita.

Lehendabiziko bideoa, Argi-laborategia izenekoa, 2 urtetik aurrerako umeei dago zuzenduta. Bertan laborategi txiki bat sortzea proposatzen da, objektuak argi-foku baten aurrean jarri eta sortzen diren forma, kolore eta argi-efektuekin jolastea bilatzen.

Era berean, azpiegiturak beste hiru ekimen eramango ditu aurrera datozen egunotan, hirurak #ArtiumMuseoKonektatua programaren barnean. Hauek dira aipatutako programak: #BildumabaterakoHashtagak, #LiburuarenEgunaArtiumen eta #DokumentazioZentroenTopaketakArtiumen.

Datozen egunotan #BildumabaterakoHashtagak proiektuari ekingo diote. Esparru horretan museoko kolaboratzaile eta artistek egun azpiegituran erakusgai dagoen obra bat hartu eta bideo batean etiketa batzuk sortu beharko dituzte, ondoren sare sozialetan zintzilikatzeko asmoz.

Halaber, gaur ospatzen ari den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Artiumeko Liburutegiak eta Dokumentazio Zentroak bookcrossing egitasmo bat jarri du abian. Ekimen bateratua da eta bertan Espainiar Estatuko 40 museok hartzen dut esku. Museo bakoitzak liburu bat irakurtzea gomendatzen du eta gomendagarria den lana sare sozialen bitartez aditzera ematen dute. Artiumek hautatutako liburua Juan Luis Morazaren 'Gordailua 1987-1988 Depósito' erakusketaren katalogoa da.

Azkenik, #DokumentazioZentroenTopaketakArtiumen egitasmoaren bitartez, museoak Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketen aurreko edizioetako txostenak, aurkezpenak eta ikus-entzunezkoak plazaratuko ditu. Bi urterik behin arte garaikideko artistak biltzen dituen topaketak 2002. urtean jaio ziren Artiumen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Artium museoak ume eta familientzako #Loturak programa jarri du martxan