
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 28 de octubre 2020, 21:37
Artikoko Laptev itsasoa ez da izoztu lehendabiziko aldiz. Urri ingururako urtero Errusiako paraje honek izotz kapa ikaragarri bat izan beharko luke itsasoan estaltzen eta historian lehendabiziko aldiz gertatu da honezkero izoztu ez izana. Horren atzean arrazoi bakarra dago, Ipar Poloak sekula jasan dituen tenperatura altuenak izan dituela aurten.
Publicidad
Urriaren amaierarako Siberian (Errusia) kokatuta dagoen itsaso hau miloika kilometro karratuk osatzen zuten izotz kapa batengatik estalita egon ohi zen. Duela 41 bat urte fenomeno ikaragarri horren inguruan datuak biltzen hasi zirenetik lehen aldia izan da. 2012. urtean salbuespen bat egon zen, izotz kopurua txikiagoa izan zen orduan, baina nahiz eta izotz kapa txikiagoa izan, izotzak itsasoaren zati esanguratsu bat estali zuen.
Siberiak uda honetan pairatu dituen tenperatura ikaragarriek zonaldean milaka sute piztea eragin dute. Era berean, Atlantikotik ailegatu diren ur kopuru erraldoiek ez diote edonolako mesederik egin Laptev itsasoari. Horren ondorioz, esparru horretan beroa metatuta geratu da, itsasoaren izozte prozesuari zuenean eraginez. Urteroko batez bestekotik aurtengo udan uraren tenperatura izugarri igo da, 5 gradu, alegia.
Itsaso honen izozteak hainbat onura ekartzen dizkio urtero ingurumenari. Izotz hori normalean mendebalderantz mugitu ohi da, eta, Artikoan dauden elikagaiak lekualdatzea eragiten du, plaktona elikatuz. Hortaz, gero eta izotz gutxiago sortzen denean, plaktonak elikatzeko elikagai gutxiago izaten du. Plaktona itsasoaren ezinbesteko lehengaia da. Izan ere, plaktona murrizten den heinean, ozeanoak karbono dioxidoa xurgatzeko aukera gutxiago izaten du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.