Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia Ibargutxi
Lunes, 18 de junio 2018, 23:36
Azkuna Zentroan diseinatutako 'The Work of Art. Live Dialogues' programaren bigarren saioa heltzear da. Hilaren 29an Liechtenstein-eko Museo Nazionalean izango da, eta Azkuna Zentroan antolatu zuten lehen hizketaldiarekin egin zuten antzera, 'Facebook live video' plataforma bidez kontsumitu ahalko dute Europako entzuleek. Zortzi elkarrizketaz osatutako online programa honek arte-sormeneko prozesu eta lanari buruzko hausnarketara animatu nahi du, parte-hartzaile artistek lagunduta.
Lehen elkarrizketa otsailaren 14an izan zen, 'By all means' erakusketaren ingurukoa, Itziar Barrio artista eta Johanna Burton komisarioaren (Hezkuntza eta Konpromiso Publikoko komisarioa New Yorkeko New Museum-en) artekoa. Oraingoan, Fjodor Elesin musikaria eta Georg Rootering aktorea elkartuko dira hizketan egiteko. Antzerkiaz, musikaz eta museoetako beste kultura-ekitaldi batzuen inguruan ariko dira. Topaketa zuzenean igorriko da Liechtenstein-eko Museo Nazionaletik, eta zabalik egongo da nahi duenak parte har dezan, Facebook Live-ren bidez.
smARTplaces proiektuaren baitan garatutako programa da 'The Work of Art. Live Dialogues'. SmARTplaces, bestalde, kultura-lankidetzako Europako proiektu bat da, kultura eta artea hautemateko eta kontsumitzeko modu berritzaileak bilatzen dituena jendartera heltzeko.
Teknologia digitala eta bitartekaritza kulturaleko forma berriak erabilita, 2020a bitartean saioetako bat ostatatuko dute hiruhilero. Solasaldi bakoitza galdera eta erantzunetarako tarte batek lagunduko du, prozesu sortzaileak entzuleekin partekatu eta artisten ofizioak ezagutarazteko. Artistak, editoreak, diseinatzaileak, arte-manipulatzaileak, arte-hezitzaileak eta soinu-teknikariak galderak erantzuteko prest izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.