Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Dantza ikuskizuna. E. C.

Arte eszenikoen ekoizpen profesionalak sustatzeko laguntzak, martxan

Jaurlaritzak 1,4 milioiko dirulaguntza zuzenduko du euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko»

Zurekin

Viernes, 21 de abril 2023, 11:01

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antzerki, dantza eta zirku ekoizpen profesionalak sustatzeko 1,4 milioi euroko dirulaguntza onartu du aste honetan. Horrela produkzio eszenikoa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatuko dira. Neurri horren bitartez, «euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen».

Publicidad

Horrela, 1,4 milioi euroak modu honetan banatuko dira: hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntzarako 245.000 euro bideratuko dira, 2023ko uztailaren 1aren ondoren eta 2024ko azaroaren 30a baino lehen estreinatzen diren produkzio-proiektuak laguntzetara bideratuta.

Bestetik, produkzioak I egiteko laguntzak, alegia, izaera profesionaleko lehen proiektuak, izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak eta berariaz ikerketara eta esperimentaziora bideratutako obrak lagunduko dira diruz. Laguntzen zenbatekoa 175.000 eurokoa da. 75.000 euro antzerkirako eta 100.000 euro dantzarako.

Baita ere, produkzioak II egiteko laguntzak zuzenduko dira, hau da, 2023ko martxoaren 30aren ondoren eta 2024ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren produkzioak lagunduko dira diruz. Guztira, laguntzen zenbatekoa, 280.000 eurokoa da. 160.000 euro antzerkirako eta 120.000 euro dantzarako.

Azkenik, bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak. Hemen, 700.000 euro banatuko dira 2023-2024 urteetan garatuko diren proiektu eszenikoen artean beti ere, Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua zein kanpoko merkatua kontuan hartzen dituen birako plan bat badute.

Publicidad

Iazko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak arte eszenikoen ekoizpenerako 38 diru laguntza eman zituen: hitzartutako zirkuituarekin egindako 8 ekoizpen lagundu ziren; produkzioak I egiteko dirulaguntzen arloan 16 dirulaguntza eman ziren; produkzioak II egiteko arloan 8 eta beste 6 laguntza eman ziren bi urteko jardunetarako.

Eskaeren aurkezpena maiatzaren 5era arte zabalik dago eta informazio guztia hemen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad