Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Martes, 10 de marzo 2020, 21:54
Arrosa Topaketak ospatuko dira martxoaren 28an Oreretan. Duela zortzi urte jorratu zen lehendabiziko aldiz egitasmo hau eta izan zuen arrakasta ikusita, urtero antolatzeko erabakia hartu zuten. Ekimenak Arroza Irrati Sarea osatzen duten kide ezberdinen artean ezagutza teknikoak eta bestelakoen hartu-emana egitea du xede. Pasa den edizioetan Euskal Herrian barrena hedatu da ekimen berritzaile hau, hala nola, Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona, Ondarru eta Zumarraga-Urretxu bezalako udalerrietan.
Hala, urte honetan Oreretako Zintzilik irratiak betetzen dituen 35 urteen harira, udalerri honetan egingo dira jardunaldiak. Hori dela bide, egun osoko egitarau oparoa prestatu dute, bi zatitan banauta dagoena: arlo teoriko-praktikoa eta arlo ludikoa, hain zuzen.
Oreretako txoko ezberdinetan ospatuko dira ekitaldiok. Goizean, hitzaldi eta tailer ezberdinak egingo dituzte, 11.30etatik aurrera abiatuta. Mikelazulok 'Irratigintza eta hizkuntza sexista' mintzaldia eskainiko du. Ondoren, 'Radio Enlace sistema praktikara eraman. 5GHz frekuentzia librean' hitzaldia emango dute aditzera Gaztaiño auzoko egoitza berrian. Azkenik, bazkaldu aurretik 'Zer da Podcast bat' tailer teoriko-praktikoa egingo dute Zintzilik irratiaren instalazioetan.
Bazkaldu ondoren, berriz, bingo musikala, karaokea eta kontzertuak egongo dira. Musika emanaldiak arratsaldeko 21.15etatik aurrera izango dira, eta, hiru musika talde igoko dira oholtza gainera, Floxbin, El Quinto Tenedor eta Fetitxe, hurrenez hurren.
Bertan parte-hartzea doakoa eta erabat librea da. Hortaz, irrarigintza maite duen herritar orori bertan esku hartzeko deia luzatzen diete. Irrati bat abian jarri nahi duten lagunarte eta kolektibo ezberdinak ongietorriak dira ere jardunaldietara. Izan ere, Arrosa Irrati Sareak Euskal Herriko irrati ezberdinekin saretzea bilatzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.