Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
arrigorriagako udala
Arrigorriagak euskara kirolean sustatzea bultzatu du

Arrigorriagak euskara kirolean sustatzea bultzatu du

Udalak euskararen erabilera eskola munduarekin soilik lotzen dela kritikatzen du

leire larrazabal

Lunes, 14 de noviembre 2022, 19:41

Arrigorriagako Udalak salatzen duenez, euskararen erabilera «eskola munduarekin soilik lotzen da». Izan ere, haur eta gazteen gehiengoa euskalduna den arren, ezagutza maila ez da erabilera mailarekin parekatzen. «Komunikatzeko eta ondo pasatzeko tresna baino, ikasgai giza bizi dute umeak, eta horrela, bizitzako hainbat esparrutan euskara erabiltzeko aukerak murriztu egiten zaizkie: familian, kalean edo herrian», gaineratzen dute udal iturriek.

Egoera honen aurrean, Arrigorriagako Udalak eskaintza euskalduntzea eta jada kirol elkarteekin formakuntza saioak egingo dituzte. Egitasmoak bi fase izango ditu. Lehenik eta behin, kirol elkarteekin bildu eta bakoitzaren egoera ezagutzeko, euskararen presentziaren inguruko informazioa ezagutu, euskararekin berarien esperientziak ezagutu eta elkarteetan dituzten entrenatzaile (bereziki euskaldunak) kopuruak ezagutzeko.

Eta, bestetik, entrenatzaileentzat formakuntza saioak egingo dituzte. Batez ere, entrenamenduak euskaraz gidatzeko eta haur eta gazteekin euskaraz harremana eraikitzen hasteko oinarrizko aholkularitza eta baliabideak ezagutzea izan dira formazio-saioen helburuak.

Dagoeneko elkarte batzuk hartu dute parte ekimenean. «Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko herrian lan nekagaitza egiten duten kirol elkarteen eskutik joatea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Helduok txikienen erreferente euskaldunak izan behar dugu eta Udalak Arrigorriaga gero eta euskaldunagoa eraikitzen jarraitzea helburu duten prozesuetarako baliabideak eskaintzen jarraituko dugu», azaltzen du Maite Ibarra alkateak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arrigorriagak euskara kirolean sustatzea bultzatu du