Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Miércoles, 7 de diciembre 2022, 11:37
Jon Arretxek 'Lyrica garaia' (Erein) plazaratu du. Toureren abentura berria. «Detektibe deitzen diogu, baina ez da detektibe bat«. Toure paperik gabeko etorkina da, gure gizartearen azken txoko ilunetan bizi da, kasu honetan, Bilboko San Frantzisko auzoan, eta ahal duen moduan irabazten du bizitza. Oroz gain eta batez ere, biziraun duen peto-petoa da», kontatzen du idazle basauritarrak.
Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak. Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla…, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.
Baztertuen munduan girotutako 'Lyrica garaian', Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.
Arretxe egile polifazetikoa da. Makina bat bidaia-narrazio idatzirikoa baina nobela beltzak dira nagusi. Genero honetan kokatzen dira 'Xahmaran, Tangerko ametsak' eta Toure ikertzailearen sagakoak: '19 kamera', 'Hutsaren itzalak', 'Estolda jolasak' eta 'Sator lokatzak'. Beste bat bildumarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.