Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 26 de diciembre 2021, 20:59
Arratzuko baserrien katalogoa plazaratu du Labayru Fundazioko zuzendari den Igone Etxebarriak. Ikertzailearekin batera obraren argitalpenean Fundazioak berak eta Arratzuko Udalak esku hartu dute. Bertan udalerriko baserrien inguruko hainbat informazio igortzen da, hala nola, argazkia, izena idatzizko forman, ahozko forman, dokumentazioan topatutako datuak eta herritarrek emandako informazioa ere. Liburuaren ale pare bat bidali dituzte Arratzuko etxebizitza bakoitzera.
Zehatzago esanda, jatorri bitatik baliatu da Etxebarria baserrien inguruko informazioa biltzerako orduan: batetik, artxiboetakoa (Sutegiak, Polizia errolda, Jabego Erregistroa…) bibliografia (liburu, aldizkari eta txostenak); eta, bestetik, ahozkoa, herritarrei galdeketak eginez lortu ahal izan duen informazioa.
Arratzuko baserriak Busturialdekoekin erlazio estua aurkezten dute, bertan hainbat jardun egiten direlarik. Normalean beheko aldean sukaldea, logela bat eta korta izaten dituzte. Goikaldean, berriz, egongela eta gainontzeko gelak egon ohi dira. Udalerri honetan hainbat dorretxe egon dira, egun hiru mantentzen direlarik, baita garai batean hamalau errota izan ere, egun desagertu direnak.
Etxeen izenen inguruan ere bitxikeria asko bildu ditu Etxeberriak lan honetan. Denboraren poderioz izenak sortzeko modua aldatu egin da herrian. Dokumentu zaharrenetan, esaterako: 'goxeaskoa' edota 'beaskoa' atzizkiak erabiltzen ziren (Barroetagoxeaskoa, Uribarribeaskoa). Egun, aldiz, 'goikoa' edota 'bekoa' bezalako atzizkiak erabiltzen dira, (Barroetagoikoa, Uribarribekoa), tarteko.
Auzuneen izenei gehigarriak jarrita sortutako izen berriak ere ezagun xamarrak dira zonaldean. Zabala auzoan, esate baterako, Zabalerdikoa, Zabaltxu eta Zabalburu izeneko baserriak ikusi daitezke. Horrez gain, ohikoa da bertan bizi direnen abizenarekin baserriok izendatzea, Esturona, Piona, Zallona, edota lanbidetik eratorritakoak: Sakristanekoa, Dendarikoa, Errotatxu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.